Elhuyar dictionary, euskerea-ingelesa-euskerea hiztegia atara dabe
2007-09-14 02:00Elhuyar dictionary/hiztegia argitaratu dabe Elhuyar Fundazinoak eta Elkar argitaletxeak, alkarlanean. Danetara, 34.000 sarrera eta azpisarrera, 50.000 adiera eta 12.000 adibidetik gora jasoten ditu hiztegiak.
Elhuyar dictionary/hiztegia argitaratu dabe Elhuyar Fundazinoak eta Elkar argitaletxeak, alkarlanean. Danetara, 34.000 sarrera eta azpisarrera, 50.000 adiera eta 12.000 adibidetik gora jasoten ditu hiztegiak. Aurkezpenean, Txantxon Zubeldia, Elkarreko editorea, Itziar Nogeras, Elhuyar Fundazioko zuzendari nagusia, eta Elixabete Etxeberria, proiektuaren zuzendaria, izan dira.
‘Euskerearen, gaztelaniaren eta frantsesaren ondoren, euskal gizartearen laugarren hizkuntzea ingelesa dogula esan daiteke’, argitaratzaileen esanetan. Horregaitik, ‘euskera-ingelesa hiztegiak ezinbesteko tresna dira, euskerea eta ingelesa aurrez aurreko hartu-emonetan jarri gura badira’.
Hiztegi honen bidez, Elhuyar Fundazinoak eta Elkar argitaletxeak arlo horretan dagoan aukerea ugaritu eta hobetu gura izan dabe. Hiztegia tresna baliagarria da irakasle eta ikasleentzako, baita hizkuntzak lantzen edo hizkuntzakaz lan egiten daben profesionalentzako be.
Elixabete Etxeberria proiektuaren zuzendariak hauxe adierazo dau: 'hiztegi honetan, euskerearen eta ingelesaren oinarrizko lexiko adierazgarria jaso gura izan dogu; euskerazko lexikoari jagokonez, Elhuyarren eta Elkarren hiztegietan oinarritzeaz ganera, euskal hiztegigintzako lanak kontuan hartu ditugu. Ingelesekoari jagokonez, M. Morrisen, Oxford eta Cambrigde etxeen hainbat hiztegi izan dira oinarri'.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!