Bigarren finalaurrekoa Aramaion jokatuko da

Bizkaie! 2026-03-13 08:06   Bertsolaritzea

Bihar, hilak 14, arratsaldeko 17:30ean, Kultur Etxean.

Bigarren faseko azken saioa Aramaion izango da. Saioko irabazlea zuzenean pasauko da martiaren 28an Gasteizko Europa Biltzar Jauregian jokatuko dan finalera. Maddi Agirrek irabazi eban Dulantzin jokatutako finalaurrekoa. Gainontzeko lauak, lehen fasea eta finalaurrekoen puntuazino metaketearen araberako hurrenkeran sailkatuko dira.

Ondoko honeek dira Aramaion kantauko daben bertsolariak:

  • Andere Arriolabengoa Bengoa - Aramaio.
  • Danel Herrarte Nafarrate - Aramaio.
  • Martin Abarrategi Sarrionandia - Aramaio.
  • Peru Abarrategi Sarrionaindia - Aramaio.
  • Sabin Abarrategi Sarrionandia - Aramaio.
  • Xabi Igoa Eriz - Aramaio.

Gai-jartzailea Lierni Altuna Ugarte (Aramaio) izango da.

Kantauko daben bertsolariak

  • Andere Arriolabengoa: 2010, 2018 eta 2020ko Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketan txapeldun.
  • Danel Herrartek 2020ko Kudrillartekoan irabazi eban, Aramaioko Izenbakuek taldeko kidea izan zan.
  • Martin Abarrategi 2021eko Arabako binakako bertsolari txapelketea irabazi eban Manex Agirregaz bikotea osotuz.
  • Peru Abarrategi Arabako Eskolarteko Txapelduna izan zan 2013an eta 2014an, 2020ko Kudrillartekoan irabazi eban, Aramaioko Izenbakuek taldeko kidea izan zan eta 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketako txapelduna da.
  • Xabi Igoa: 2010 eta 2018ko Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketan. Arabako Bertsolari Txapelketako finalista izan da 2015ean, 2017an, 2019an eta 2022an.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu