Eñaut Elorrietak diskoa kaleratuko dau udagoienean
2026-03-13 10:21 MusikeaBryce Dessner eta David Chalmin dira produktoreak.
Senperen dabil grabetan Eñaut Elorrieta, La Fabrique des Ondes estudioan, Tontola etxaldean. Besteak beste, The National taldeko gitarristea eta konpositoreagaz dabil lanean: Bryce Dessner hain zuzen be. Dessner eta David Chalmin, diskoan musikari bezela parte-hartzeaz gan, produktore lanak be egingo ditue.
Musikari talde horren ikuspegi artistikoari esker, Elorrietak aukerea izan dau betiko eremuetatik harago joateko.
Ondoko musikariak izan ditu bidelagun:
- Bryce Dessner: The National taldeko musikaria. Besteak beste, Bon Iver, Nick Cave, Bruce Springsteen, Paul Simon eta Philip Glassegaz ibilitakoa.
- David Chalmin: konpositore, musikari eta soinu-injieneru frantsesa. Triple Sun taldeko kidea izateaz gan, Katia eta Marielle Labèque, Thom Yorke, The National, Madonna, Rufus Wainwright, Matt Elliott eta Shannon Wrightegaz lan egin dau.
- Ben Lanz: The National eta Beirut taldeetako musikaria, Sufjan Stevensegaz eta Taylor Swiftegaz be ibilia.
- Raphaël Séguinier: Parisko bateristea. Nouvelle Vague, Emilie Simon, Chocolate Genius, Labèque ahizpak, Cocoon eta Saul Williamsegaz ibili da.
Disko horrek Elorrietaren ibilbidean norabide barria markatuko dau. Betiko lez, kantua bera erdigunean jartea maite izan dau Eñautek: orain arteko lanetan jorratutako sentikortasuna eutsi arren, soinuaren trataerea aldatuko dau, moldaketa ausartekaz eta espazioari protagonismo handiagoa emonez.
Laster argitaratuko da aurrerapen-kantua. Diskoan oinarritutako zuzeneko kontzertuak be prestetan dabil artista gernikarra.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
