Urtero antzezten da tripulazino bien arteko kirol-norgehiagokea

Bizkaie! 2026-03-13 13:06   Kirola

Erronkea bart Bilboko Injinerutza Eskolan.

Injineruak-Deusto Estropadearen ohiko ekitaldia, Erronkea egin eben bart atzo Bilboko Injinerutza Eskolan,. Une sinbolikoa da, martiaren 27an, barikuan, 18:00etan, Bilboko itsasadarrean izango dan lehiaren aurretik.

Eskolako Areto Nagusian tripulazino bietako kideak, erakundeetako ordezkariak, laguntzaileak eta unibersidade-komunidadea uriko unibersidadeko kirol tradizinorik errotuenetako baten atariko ekitaldian batu ziran.

Edizino hau, aurrekoa bezela, bardintasunaren eta talentuaren onarpenare aurreko konpromisoak markauta dago oraindino, genero-bereizketarik barik. Holan azaldu eban Jose Maria Gorostiaga Regatako presidente eta sortzaileak. 44. edizinoan tripulazino biak mistoak izango zirala adierazo eban baina hurrengo edizinoetarako helburua emakumezko eta gizonezko zortzik arraun egitea lortzea da.

Ikusmina bertan egozan zaletasunen arpegietan islatuta, kamiseta gorri eta urdinez jantzita, kapitainek Erronkako testu tradizionala irakurteari ekin eutsen. Deustu ordezkatuz eta aurreko edizinoko tripulazinoa ez irabazle bezela, Izaskun Etxaniz arduratu zan erronka abiarazoteaz, bere amabitxi Idoia Postigok, Bilbao Metropoli 30eko zuzendariagaz. Izaskunek Regata historiko honek definiduten dauen izaera lehiakor handia gogorarazo eban. Kiroltasunez autortu eban Injineruak aurreko edizinoan lortutako garaipena, baina azpimarratu eban balantze historikoak Deusturi mesede egiten jarraitzen dauela — 27 garaipen 16ren kontra — eta nabarmendu eban tripulazino gorriaa alde hori handitzeko asmoa dauela. Arerioei egindako txantxa eta keinuen artean, adierazo eban Injineruek irabazitakoek merezimendu handikoak dirala, inoiz ez baita jakiten zenbat urte igaro daitekezan hurrengora arte" eta Deustun, barriz, ia ez leukie nahikoa lekurik izango euren garaipen guztiak jarteko. Lehiarako espiritu horri eutsiz eta itsasadarra barriro gorriz jantziko dalakoan, hurrengo estropadarako erronka ofiziala egin eban.

Asier Larrazabalek, Injneruak tripulazinoaren izenean, ikaratu beharrean, aurreko edizinoan lortutako garaipena gogoratu eta lana eta iraunkortasuna aldarrikatu zituan, paladaz palada helmugara heltzen lehenengoak izatea ahalbidetuko eutsena. Injinerutzearen eta programazinoaren munduari erreferentzia eginez, bere taldeak paladearen algoritmoa optimizau dauela eta konpilazino akatsik bako garaipenaren programea gauzatzeko prest heldu dala adierazo eban. Deusturen nagusitasun historikoa palmaresean autortu baina Injineruen 16 garaipen horreek gosez eta ausardiaz lehiatzen jarraitzeko nahikoa arrazoi dirala azpimarratu eban, Regataren hurrengo kapitulua barriro idazteko.

Injineruen tripulazinoak ezin izan eban oraingo honetan bere amabitxiak, Sara Ortega eta Jone Amezaga Athletic Clubeko jokalariak, bertan izan; Athletic Cluben izenean Javier Ucha joan zan, klubeko kanpo hartu-empnetarako arduraduna, eta bandak hartu zitun amabitxien izenean. Regataren egunean jokalari biak bertan izango zirala baieztatu eban.

Arrauna jaurtiteko garaia da: Izaskunek jaurti eta Asierrek jaso egiten du, erronkea onartuz eta aurrez aurrekoa behin betikotzat hartuz.

Jaurtiketearen ondoren, Bilboko itsasadarrean izango dan estropadearen egunean bakotxa zein kaletatik joango dan jakin behar da. Jose Maria Gorostiagak Deustuko gorriei abantailea emoten deutsen pezeta biko txanpona bota eban.

Ekitaldi guztiaren fede Kepa Odriozolak emon eban, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko presidenteak, Regata honen babesle nagusiak, urtez urte, babesa emoten baiteutso birsortutako, eta denporeak aurrera egin ahala bizibarrizten doan itsasadar batean egindako lehiaketari.

Lehorreko lehen erasoa, itsasadarreko duelua baino lehen

Erronkea ez zan hor amaitu. Aurreko edizinoan bezela, ergometroak han egon ziren arraun indoor-eko estropadea egiteko, ikasle amateurrez osotutako bikote misto bik nor baino nor ibili baitziran 1000 metroko ibilbidean. Bikote biek dana emon eben ikusleen animazinoaren aurrean, Regata egunerako iragarpen posible baten bila baitzegozan. Azkenean, 20 segunduko aldeagaz, Deustuk irabazi eban.

Arero Nagusiko giroa lehia osasuntsu, umore eta adiskidetasunez markauta egoan. Ekitaldia amaitzeko, agintarien, parte-hartzaileen eta zaleen arteko adiskidetasun koktela egon zan.

PRIDEk, Injineruak-Deusto Regataren Klub Sustatzaileak, eskerrak emon deutsee lehiaketa historiko hau egitea ahalbidetzen daben erakunde guztiei, kirolean inklusinoa eta bardintasuna lortzeko urratsa emoten baitabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu