Bidenabar taldeko kideak izango dira aste honetako Hitzetik Hortzeran

Bizkaie! 2026-03-13 07:44   Bertsolaritzea

Ane Fagoaga, Kattalin Arizmedi eta Malen Alzuart izango dira protagonista. 



Bidenabar
bebearen esangurea beste zeozerk emoten dauen aukerea erabiltea da. Baina Bidenabar Baztango musika talde bat be bada eta taldeko hiru lagunakaz barriketaldia izango dau asteon Mirari Martiarena Iraolak Hitzetik Hortzeran. Ane Fagoaga Izquierdo, Kattalin Arizmendi Andueza eta Malen Alzuart Aranburu baztandarrak orain hiru urte ekin eutsen batera abesteari eta kontzertuak emoteati eta, orain, euren lehenengo lana grabetakotan dira. Momentu berezi honetan alkarrizketatu ditu Hitzetik Hortzerak, eta orain arteko bizipen, kontzertu eta sortze prozesuari buruz ibiliko dira.

Fagoaga, Arizmendi eta Alzuart hirukoak musika taldea osotzeaz gan, hirurek dabe bertsoagaz loturea: Baztango Bertso Eskolako kideak dira. Fagoagak eta Alzuartek, gainera, Bardoetan parte hartu izan dabe, eta esperientzia horri buruz egingo dabe berba. Musikeak emoten deutsenaz gan, bertsoak emoten deutsena be egingo dabe berba.

Azkoitiko eta Dulantziko bertsoaldiak

Bertsoaldiak be izango dira programan. Alde batetik, Azkoitian Maxixatzen Euskaldunon alkarteak 30 urte bete dituala eta bertso jaialdia atondu eben herrian. Kantau ebenak Andoni Egaña Makazaga, Eneritz Artetxe Eizagirre, Igor Elortza Aranoa eta Maialen Lujanbio Zugasti izan ziran eta eta Amaia Ugalde Begoñak egin zituan gai-jartzaile lanak.

Beste alde batetik, Arabako Bertsolari Txapelketea finalaurrekoen fasean bete-betean sartuta dago eta zapatuko programan Dulantziko saioko bertsoaldiak entzun ahal izango dira: Maddi Agirre Epeldek irabazi eban saioa eta beragaz batera ibili ziran bertsotan Aroa Arrizubieta Barredo, Asier Otamendi Alkorta, Ekaitz Samaniego Curiel, Iñaki Viñaspre Simon eta Unai Anda Delika. Gai-jartzaile lanetan, barriz, Olatz Santocildes Martinez ibili zan.

Hitzetik Hortzera: zapatuan, martiaren 14an, gaueko 21:00etan, ETB1en.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu