Zortzi euskal artista izentau ditue MIN sarietarako
2026-03-12 10:24 MusikeaSariak martiaren 25ean emongo ditue Kordoban.
MIN Sariak martiaren 25ean emongo ditue Kordoban. Sariek, estaduan egindako produkzino independenteen sorkurtzea, anistazuna eta kalidade artistikoa autortzeko asmoa dabe. Tamara Garcia eta Masi Rodriguez izango dira aurkezleak.
Daborduko, emon ditue ezagutzera 2026ko MIN sarietarako sortzaile hautagaien izenak. Aurton be, bost euskal musikari ibiliko dira Euskerazko Disko Onenaren Saria eskuratzeko lehian. Halanda be, beste kategoria askotan be presente dago euskal musikea.
Ondoko honeek dira MIN sarietarako hautagaiak (Euskal Herriko artistak eta jagokezan kategoriatako lehiakideak):
- Euskerazko Disko Onena:
- EzEzEz, Kabakriba.
- Merina Gris, Zuloa.
- Mirua, Miruenea.
- Olaia Inziarte, Zerrautsa.
- Ruper Ordorika, Lurra ikutu barik.
- Artista Barri Onena:
- Carlos Ares, La Boca del Lobo.
- Lia Kali, Kaelis.
- Merina Gris, Zuloa.
- Queralt Lahoz, 9:30 PM.
- Sanguijuelas del Guadiana, Revolá.
- Musika Produkzino Onena:
- Baiuca & Izaro, Xorieri.
- Carlos Ares, La Boca del Lobo.
- Delaporte, Rendición.
- Gorka Urbizu, Bakan (II).
- Valeria Castro, el cuerpo después de todo.
- Pop Disko Onena:
- Carlos Ares, La Boca del Lobo.
- Merina Gris, Zuloa.
- Pumuky, No sueltes lo efímero.
- Vera Fauna, Dime Donde Estamos.
- Zahara, Lento Ternura.
- Elektronikako Grabazino Onena:
- Amanda Mur, Neu Om.
- Baiuca & Izaro eta Oreka Tx taldeagaz batera, Xorieri.
- Bruma, Halo.
- Gazzi, 2025.
- Restinga, Free Baby.
MIN sariak
Betiko lez, Unión Fonográfica Independiente (UFI) erakundeak atondu ditu 18. MIN sariak. Estaduan egindako produkzino independenteen sorkuntzea, aniztasuna eta kalidade artistikoa autortzen ditue. Helburua talentuari eta musika eremuko enpresa txiki eta ertainek produzidutako lanei ikusgarritasuna emotea da, baita musika independentea estadu eta nazinoartean sustatzea be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
