HABEk Euskaltegietako ikasleentzako diru-laguntzinoak eskatzeko epea zabaldu dau urriaren 10era arte
2007-09-11 02:00 Euskerea berbagaiHABEk euskaltegietako ikasleentzako urtero egiten dauen diru-laguntzen deialdia zabaldu dau, matrikula kostuak berreskuratzeko edo leuntzeko asmoz. Eskariak egiteko epea hilebeteren buruan amaituko da, urriaren 10ean, hain zuzen.
HABEk euskaltegietako ikasleentzako urtero egiten dauen diru-laguntzen deialdia zabaldu dau, matrikula kostuak berreskuratzeko edo leuntzeko asmoz. Eskariak egiteko epea hilebeteren buruan amaituko da, urriaren 10ean, hain zuzen.
Erakundeak jakinarazo dauenez, aurten 3.480 ikasle izan dira HABEren 1., 2. edo 4. mailak edo EGA lortu dabenak, hau da, igaz baino ia 1.000 ikasle gehiagok. HABEk urtero antolatzen ditu aitatu azterketak, euskaltegiakaz alkarlanean eta euskaltegietako ikasleei zuzenduak.
Diru-laguntzinoak 2007ko deialdian HABEren 1., 2. eta 4. mailak egiaztatu dituenek, edo EGA gainditu dabene 2006eko bigarren deialdi zarratuan edo 2007ko lehenengo deialdi zarratuan eska leikiez eta baita 2006ko diru-laguntzino deialdian parte hartzeko aukerea izan eta egin ez ebenek be; beti be, ikasleak berak pagau baditu bere ikasketak.
Tramitazinoa
Diru-laguntzinoa jasoteko euskaltegi edo zentroaren agiria eskuratu beharko da, 2004-05, 2005-06 eta 2006-07 ikasturteetan zehar eginiko ikastaroen eta pagautako diruaren barri emoten dauena.
Ondoren, 2007ko irailaren 10etik urriaren 9ra bitartean www.habe.euskadi.net web orrian sartu, eta hor diru-laguntzino eskaera egiteko lekuan, eskatzen diran datuakaz inprimakia osotu. Datu-orri hau osotu ondoren, gorde eta inprimimidu beharko da.
Euskaltegi edo zentroaren agiria eta internetetik sortutako datu-orria sinatuta, 2007ko urriaren 10a baino lehen entregau behar dira HABEren egoitza batean (Donostiako Vitoria-Gasteiz kalea, 3an; Gasteizko Samaniego kalean, 2an; edo Bilbon Gran Via, 85ean).
HABEren web orriaren bitartez datu-orria osotzeko epea 2007ko irailaren 10etik urriaren 9ra bitartekoa da eta eskaerea HABEn entregetako epea 2007ko urriaren 10era bitartekoa.
Diru-laguntzinoak 400 eta 700 euro artekoak izango dira, erabagia 2007ko urtea amaitu aurretik hartuko da eta euskaltegi guztiei emongo jake horren barri. Ikasle bakotxari jagokon diru-laguntzinoa pagau be, ahal dala behintzat, 2007 urtea amaitu aurretik egingo jakola azaldu dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!