'Picassoren zaldia', Asier Serranoren poema-liburu barria
2007-09-11 02:00 KultureaLiburuan ‘estilo indartsua, berbakera sendoa eta eduki probokatzailea’ agiri dira; ‘amodioaren eta burrukearen hiztegiak nahastauta.
Asier Serrano kantari eta poeteak bere bigarren olerki-liburua kaleratu dau Elkarren eskutik 'Picassoren zaldia' izenburupean. Argitaletxearen esanetan, liburuan ‘estilo indartsua, berbakera sendoa eta eduki probokatzailea’ agiri dira; ‘amodioaren eta burrukearen hiztegiak nahastauta, aspaldiko maite batengana bueltetan da poetea, lehengo sinismen eta ekintzei ikuspegi eszeptiko eta sarritan zinikoakaz begiratuta’.
Zeozelako ibilbidea irudikatzen dau liburuak, intensidadean goraka egiten daben lau zatitan. Begirada bihurriagaz, deserzinoa eta traizinoa jorratzen ditu surrealismo-ikutuakaz.
Asier Serrano Lasa (Eibar, 1975). Haur Hezkuntzako irakaslea da. Lubaki Bandako partaide izandakoa, hainbat musika talde eta bakarlariren kantuen egilea eta produktorea be bada. Lorelei musika taldeagaz disko bi grabau eta gero, bakarka beste hiru kaleratu ditu. Euskal PEN Clubeko zuzendaritza batzordeko kidea da. 1997an kaleratu eban bere lehenengo poesia liburua: 'Bada hiri gorri bat'. 2001ean ipuin liburu bi argitaratu zituan 'Mari Basajaunaren eremuan' eta 'Hoteleko kontuak'. Laster, nobela bat argitaratuko dau: 'Eskuetan mapak'.
Biografia
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!