Behatokia: ‘Ministroen Batzordeak ez ditu Euroitunaren gomendioak bete’

Bizkaie! 2007-09-13 02:00   Euskerea berbagai

Euroituna Espainiak berretsitako Europako Kontseiluaren nazinoarteko ituna da, eta 2001eko abuztutik dago indarrean. Europako Kontseiluaren ustetan beharrezkoa da Espainian indarrean dagoen gaztelaniazko elebakartasunaren nagusitasunean oinarritzen dan eredutik eredu eleanitzera salto egitea.

Erregio edo Gitxiengoen Hizkuntzen Europako Ituna izan dabe berbagai gaur Catalunyako, Galiziako eta Euskal Herriko hizkuntza-eskubideen Behatokiek. Europako adituakaz batu dira itunaren bigarren ebaluazinoaz berba egiteko. Hiru erakundeek bileren balorazinoa plazaratu dabe agerraldi bateratu batean. Euskal Herriko Hizkuntz Eskubideen Behatokiko Paul Bilbao, Observatori de la Llengua Catalanako Miquel Strubell i Trueta eta Observatorio de Dereitos Lingüísticos-eko Carlos Callón izan dira.

Euroituna Espainiak berretsitako Europako Kontseiluaren nazinoarteko ituna da, eta 2001eko abuztutik dago indarrean. Europako Kontseiluaren ustetan beharrezkoa da Espainian indarrean dagoen gaztelaniazko elebakartasunaren nagusitasunean oinarritzen dan eredutik eredu eleanitzera salto egitea.

2005ean Ministroen Kontseiluak bi gomendio egin zituan bi eremutan, administrazinoan periferikoa eta justiziaren inguruan. Galiziar, katalan eta euskal hiztunen hizkuntza-eskubideak bermatzeko lan egiten daben erakundetako arduradunek salaketa publiko bateratua egin dabe: ‘Ez dabe ezelako neurririk hartu horreek beteteko; Espainiako Estaduko Administrazino periferikoak eutsi egin deutso hizkuntza-eskubideen urraketeari, eta justizia administrazinoa benetako baltzune bihurtu da azken bi urteotan’. Horren harira, Euskal Herriko Behatokiko zuzendari Paul Bilbaok igazko kasu larri bat gogoratu dau: ‘euskaldun bati sei hilebeteko zigorraldia ezarri eutsen lekukotza euskeraz emon nahi izateagaitik’.


Nafarroa

Hego Euskal Herriari jagokonez, Paul Bilbaok eskaera zuzena egin deutse adituei, hain zuzen be, Estaduak Euroitunaren gainean egindako interpretazinoa ez onartzeko eta Itun horren benetako izaerari eusteko. Esangura horretan, ezinbestekotzat jo dau Itunaren III. Partea (konpromiso zehatzak eskatzen dituana: justizia, hedabideak, hezkuntza...) legeak Nafarroan ezarritako eremu mistoan eta ez-euskaldunean aplikau behar dala. ‘Ez dago ulertzerik gitxiengoen hizkuntzen aldeko ituna dala esan, eta ordenamendu juridikoa oztopoa dan guneetan ituna ez apliketea’. Izan be, III. partea Nafarroa osoan aplikauko ez balitz, Euroitunak zentzunik bakoa litzateke, baldin eta egoera gitxiagotuan dagozan hizkuntzen babeserako tresna bada.


Euskal Autonomi Erkidegoa

EAEko administrazinoei jagokenez, txostenak berak jaso dituan bakotasunak bere egin ditu Behatokiak. Behatokiak onartu dau EAEn ezarrita dagoan ofizialtasunak eskubideak autortzen deutsezala herritarrei eta, beraz, Euroitunaren filosofiagaz bat egiten dabela. Halan da be, eguneroko errealidadea oso desbardina dala erakutsi deutsee Behatokiko ordezkariek Adituei. Legeak eskubideak autortu arren, urraketak egunerokoak dirala eta horreei buruzko hainbat datu eta bizipen helarazo deutse Behatokiak. Era berean, Behatokiak berretsi dau Estaduko txostenak agertutakoa, hau da, Ertzaintza eta Osakidetzan oraindik atzean geratu dirala Euroitunaren konpromisoak beteteko orduan.

Behatokiaren txostenean euskalgintzako hainbat alkartek hartu dabe parte eta behin-betikoa biadu aurretik horren aurkezpena egingo deutse gizarteari adituen oharrak jaso ostean, eta ondoren adituei emongo deutse.


Adituen galderak

Bileran Europako Adituek Behatokiko ordezkariei ia Estaduak kontsultarik egin deutsen gomendioen beteteari buruz edota bigarren txostena preparaukeran kontuan hartu dituan euren eretxiak. Behatokiko ordezkariek adierazo deutsee Estaduak ez dauela ezelako hartu-emonik izan, ez gomendioen betetean ez eta txostena egiteko be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu