Donostiako Zinemaldiaren 37.500 sarrera saldu dira egun bakarrean, horreetako 14.500 Kutxanet bidez

Bizkaie! 2007-09-17 02:00

Atzo, hilak 16, zabaldu zan Donostiako Nazinoarteko Zinemaldirako sarrerak erosteko epea. Danetara, 37.536 sarrera saldu ziran domekako 14 ordutan.

Atzo, hilak 16, zabaldu zan Donostiako Nazinoarteko Zinemaldirako sarrerak erosteko epea. Danetara, 37.536 sarrera saldu ziran domekako 14 ordutan. Eguneko lehen bi orduetan izan zan mobimentu gehien, 9:00etatik 11:00etara, hain zuzen; epe horretan, 15.857 sarrera saldu ziran, hau da, kopuru osoaren % 42, Kutxako iturriek jakinarazo dabenez.

Sarrerak erosteko, azpiegitura zabala jarri dau martxan Kutxak zinemazaleen esku. Zinemaldi Plaza deituriko gunean hamar txartel-leihatila jarri ditue ordenagailu eta inprimagailuz horniduta. Txarteldegi honeetan 15.458 sarrera erosi ziran, guztien % 41, domekan zabalik egondako 14 orduko epearen barruan.

Leku berean, Servikutxa bost makina berezi jarri zituan Kutxak, eta kopuru horri Gipuzkoako bulegoen sareko beste 40 makina gehituz, makina honeetan 5.613 sarrera eskuratu zituen erabiltzaileek. Horrezaz gan, 2.340 sarrera saldu ziran Telekutxa Zerbitzu telefonikoaren bidez.

Era berean, Internet protagonista izan da banaketako kanal gisa: sarea aprobetxatuz, 14.125 sarrera saldu ziran Kutxanet bidez, salmenta osoaren % 38. Kutxatik nabarmendu dabe azpiegitura garrantzitsu hau guztia arazo handirik barik jarri dabela martxan modu oso eraginkorrean.

Donostiako 55. Zinemaldia irailaren 20tik 29ra bitartean izango da aurten.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu