‘Marjinalia’, Txuma Murugarrenen ‘zirku partikularra’

Bizkaie! 2007-09-13 02:00   Musikea

‘Marjinalaia’, Txuma Murugarren bakarlariaren bosgarren diskoa (Gaztelupeko Hotsak) ‘organikoa, naturala da, base programaturik bakoa, lurrarekin lotura handia dauena’.

‘Marjinalaia’, Txuma Murugarren bakarlariaren bosgarren diskoa ‘organikoa, naturala da, base programaturik bakoa, lurrarekin lotura handia dauena’.

Aurreko diskoetan ez bezela, ez dago soinua definiduten dauen bide nagusirik, izan be, kantu bakotxa jazteko egindako aukerea da diskoaren berezitasunetako bat. Horregaitik, inoiz baino lirikoago agiri jaku Txuma.

Patxadaz landutako diskoa da, aurreko diskotik hona entzun eta bizitakoek eraginda, betiko gaiei (galera, bizitza bidaia bezela, gaua, bakardadea, denporearen iragana...) eta giro ilunari eutsiz eta kabaretaren zein Europa ekialdeko musikek eraginda sortutako diskoa da.

Kantu guztiak Txuma Murugarrenenak dira Anjel Erroren ‘Poetak Silvia hil dela amestu du’, ‘Denboraren igarotzeaz’ eta ‘Udamin’ eta Xabi Bordaren ‘Utzi genien zerua’ kenduta.

Txumak ohiko taldeagaz grabau dau diskoa aurtengo urtarrila eta zezeila bitartean Bilboko Koba estudioetan: Ekaitz Hernandez, baxua; Natxo Beltran, bateria; Rafa Aceves, pianoa, eskusoinua eta sinteak; Rafa Rueda, gitarra elektrikoa eta produkzinoa; Miguel Ramirez, gitarra elektrikoa; Asier Ituarte, tronboia eta bonbardinoa.

Segurutik urrian eskainiko dituezan zuzenekoak preparetan dabilz orain baina oraingoz ez dago egutegi zehatzik.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu