‘Luz de domingo’, ‘El orfanato’ eta ‘Trece rosas’ dira Espainiako hautagaiak Oscar sarietarako
2007-09-14 02:00 BarriakJose Luis Garciren ‘Luz de domingo’, Juan Antonio Bayonaren ‘El orfanato’ eta Emilio Martinez Lazaroren ‘Trece rosas’ filmak aukeratu ditu Espainiako Zine Akademiak, lehen botazinoan, Oscar Sarien 80. edizinoan Espainia ordezkatzeko, ‘Ingelesezkoa ez dan Film Onena’-ren atalean.
Jose Luis Garciren ‘Luz de domingo’, Juan Antonio Bayonaren ‘El orfanato’ eta Emilio Martinez Lazaroren ‘Trece rosas’ filmak aukeratu ditu Espainiako Zine Akademiak, lehen botazinoan, Oscar Sarien 80. edizinoan Espainia ordezkatzeko, ‘Ingelesezkoa ez dan Film Onena’-ren atalean.
Hilaren 27an, hiru horren artean bozkatu eta Espainiak Oscarretara eroango dauena aukeratuko dabe. Urtarrilaren 22an argituko dau Hollywoodeko Akademiak Ingelesezkoa ez dan Film Onenaren lehiarako aukeratzen dauen ala ez.
Angeles Gonzalez Sinde Akademiako presidenteak emon dau gaur finalisten barri. Lehen botazino horretan, akademikoek 2006ko urriaren 1etik 2007ko irailaren 30era bitartean estreinautako 70 pelikulen artean hiru aukeratun behar izan ditue. Hemendik aurrera, irailaren 27an bigarren botazinoa egingo dabe (hiru pelikula horreen artean) eta bat bakarra aukeratuko dabe Espainiako Estadua ordezkatu daian Hollywoodeko Sari ospetsuetan.
Azken buruan, 2008ko urtarrilaren 22an emongo dau jakitera Hollywoodeko Akademiak zein film aukeratzen dituan lehiarako. Oscarren Gala, barriz, zezeilaren 24an izango da Los Angelesen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!