Lekeitio eta Biasteri arteko ‘Ardao eta Arrainaren Ibilbidea’ berpiztuko dabe

Bizkaie! 2009-09-25 11:51

Antxinako ekintza eta jazoerek Lekeitio eta Biasteri oraindino be lotuta mantentzen ditue. Udalerrien artean 130 kilometro egon arren, Kantauriko itsas portuen eta Arabako Errioxaren arteko antxinako mandazain bidea dira lotura hori mantentzen dabenak. Ibilbide hori, ‘Ardao eta Arrainaren Ibilbidea’ izenekoa, barriro errekuperau eta Lekeitioren eta Biasteriren arteko hartu-emonak barriro ezartzea erabagi dabe udalerri bakotxeko arduradunek.

Antxinako ekintza eta jazoerek Lekeitio eta Biasteri oraindino be lotuta mantentzen ditue. Udalerrien artean 130 kilometro egon arren, Kantauriko itsas portuen eta Arabako Errioxaren arteko antxinako mandazain bidea dira lotura hori mantentzen dabenak. Ibilbide hori, ‘Ardao eta Arrainaren Ibilbidea’ izenekoa, barriro errekuperau eta Lekeitioren eta Biasteriren arteko hartu-emonak barriro ezartzea erabagi dabe udalerri bakotxeko arduradunek. Beraz, Jose María Cazalis eta Mª Jesús Amelibia, Lekeitioko eta Biasteriko alkateak hurranez hurran, jarduera eta ekintzen diseinuen bitartez herri biak lotzen dituan GR-38 izeneko bideari indar barria emoteko hitzarmena sinatu dabe. Horren harian, programa berezi bat be preparau dabe:


EUSKADIextrem, urriaren 10ean eta 11n

Mendiko bizikletaz egingo dan bide luzeko martxea da EUSKADIextrem. Ibilbidea Antxinako Erdi Aroan kostalde eta barrualdeko herrien artean jatekoak (arraina, orioa, ardaoa...) eta hainbat produktu trukatzeko erabilten zan GR-38 bide historikoan zehar egingo da. EUSKADIextrem martxako parte-hartzaileek euskal kostaldea eta Arabako Errioxa lotzen dituen kilometroak egingo ditue bizikletaz, egun bitan. Probea Lekeition hasiko da urriaren 10ean eta Oiz eta Urkiolako Parkeak zeharkatu ondoren, Gasteizera ailegauko da 150 kilometroko bide bihurgunetsua egin ostean. Hurrengo egunean, Arabako uriburutik urten ondoren, Okina, Izkiko Natur Parkea eta Kantauriko Mendatean zehar, 58 kilometroko bide ederra zeharkatuz ailegauko da Laguardia-Biasterira. Antolatzaileek, martxa honezaz ganera, txirrindularien laguntzaileei zuzendutako egitarau interesgarria antolatu dabe. Honako hau izango da laguntzaileei zuzendutako egitaraua:

Urriak 9, barikua

Lekeition,
- 20:00etan: Ondo-etorria partehartzaileei.
Urriak 10, zapatua
Lekeition,
- 9.30ean: Bisita gidatuak Alde Zaharrean.
Gasteizen,
- 17.30ean: Bisitaldia Ataria Interpretazino Zentrora eta umeei zuzendutako programazinoa Gasteizeko Anillo Verden (Salburua inguruan).

Urriak 11, domekea

Lagrán-en,
- 10.00etan: Ardaoaren eta Arrainaren Interpretazinno Zentrora bisitea (La Traviesa).
Biasterin,
- 13.15ean: Bisitaldia Biasterin zehar. Santa María de los Reyes Elizarako bisitaldia.
- 15:00etan. Jardunaldiaren amaierako bazkaria Villa Lucia Ardao Gaiaren Zentroan.


Astegoien kulturala, urriaren 17an eta 18an

Lekeitioko eta Biasteriko Udalek hainbat jarduera antolatu ditue urriaren 17rako 18rako:

- Antzeztutako bisitaldi gidatua: hilak 17, zapatua, arratsaldeko 18:00etan, antzeztutako bisitaldia izango da Lekeition, Biasteri eta Lekeitio artean egiten zan ardao eta gatzunetako arrainaren trukea azaltzeko. Hurrengo egunean, Biasterin, eguerdiko 12:00etan, bertan egindako antzezpenaren egokitzapena eskainiko da.

- Ate Irekiak: domeka goizean, honako ekintza hauek izango dira Lekeition: dobako sarrerea Sosoaga Dolarera, Ondarzabal Hondartza itsasontzira (eguraldia lagun badago), dobako bisitaldi gidatuak Alde Zaharrean zehar… Biasterin, barriz, turismo baliabideen Ate Edegiak jardunaldia egingo da zapatuan eta domekan eguerdi partean.

- Lekeition, Turismo Bulegoaren kalean: udaletxeko atarian izango da goizez eta arratsaldez, astegoien osoan. Helburuen artean, Lekeitioko turismo baliabideak lekeitiar eta bisitariei jakinarazotea eta Udalak urte osoan antolatzen dituan eskaintza desbardinak ezagutarazotea dagoz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu