Dynamo getxoztarrek taldearen azken kontzertua eskainiko dabe gaur Bilbon
2009-09-24 15:14 MusikeaDynamo taldea Getxo aldean sortutako taldea da. 2007an sortu zan lau mutilen eskutik, 5 abestiz osoturiko EP bat grabau ebenean Saul Santolariaren estudioetan. Taldeak ibilbide laburra izan dau, baina geldiunea egitea erabagi dabe. Izan be, aurrerantzean, taldeko kideak proiektu desbardinetan murgilduko dira. Azken kontzertua 20:30ean izango da gaur Kafe Antzokian.
Dynamo taldea Getxo aldean sortutako taldea da. 2007an sortu zan lau mutilen eskutik, 5 abestiz osoturiko EP bat grabau ebenean Saul Santolariaren estudioetan. Astiro-astiro, taldea gero eta ezagunagoa egiten joan zan eta Heineken Greenspacek antolaturiko maketa lehiaketako finalera ailegau arte, Valentzian. Talde gaztea da Dynamo baina ibilbidea amaitzear dago. Horretarako, amaiera-kontzertua eskainiko dabe gaur, 20:30ean, Bilboko Kafe Antzokian.
Teenage Fanclub, Placeb edota Coldplay taldeen zaleak dirala autortu dabe. Sortu eta urte berean Mondo Sonoro aldizkariko Euskal Herriko 'Zarata' gehigarriak 2007ko maketa onenaren saria emon eutsen. Euskadi Gaztea irratiko 'Gaztea' saria be irabazi eben eta, horri esker, Bilbao BBK Live jaialdian parte hartu ahal izan eben.
Taldeak ibilbide laburra izan dau, baina geldiunea egitea erabagi dabe. Izan be, aurrerantzean, taldeko kideak proiektu desbardinetan murgilduko dira.
Gaurko kontzertuan, euren aurretik, Smile taldeak joko dau. Smile Bilbon bizi dan John Franks ingelesak zuzentzen dauen taldea da eta taldekideen artean 'Getxo Sound' sasoietako The Gravestones taldeko zenbait kide dagoz.
Ondoren, gauari amaiera bikaina emoteko, Mr. Chase DJak jarriko dau musikea pop-rock soinu jantzagarriakaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!