Barricadaren taupadak eta haginkadak
2006-08-11 02:00 MusikeaBarricada rock talde nafarrak 'Mordiscos' lana kaleratu dau, zezeilaren 24an Gayarre Antzokian (Iruña) eskainitako kontzertuan grabautako kantak batzen dituan diskoa. Bertan, betiko kanten bersino akustikoak agertzen dira, CD eta DVD formatuetan.
'Euskal Herriko Gazteluak eta Dorre Gotorrak' liburua argitaratu dabe
2006-08-11 02:00Euskal Kultur Ondarearen Zentroak ‘Defentsarako arkitektura. Euskal Herriko Gazteluak eta Dorre Gotorrak’ izenburuko liburutxua eta CDa argitaratu ditu. Argitalpenean argibide ugari emoten dira euren jaubeen defensarako preparauta Euskal Herrian dagozan Erdi Aroko eraikinen inguruan. Eraikin horreetako asko ikus daitekez oraindino.
'Musika kosmikoa' Sodupen
2006-08-10 02:00 MusikeaSodupek euskal musikearen erakusketa bat eskainiko dau abuztuaren 10etik 12ra bitartean, 'San Lorentzoren malkoak' gertakari astronomikoagaz bat eginez. Tapia eta Leturia, Iñoren Ero Ni, Sagarroi, Makala eta Ruper Ordorika izango dira.
Gasteiz-Dublin hegazkinez zentimo bakarra ordainduta
2006-08-10 02:00Ryanair hegazkin-konpainiak Gasteiz-Dublin ibilbidea egingo dau 2007ko urtarrilaren 24tik aurrera. Promozino legez, zentimo bakarrean salduko dabez txartelak (tasak baino ez dira ordaindu behar).
Alex Ubagok hirugarren lana kaleratuko dau irailean
2006-08-09 02:00 MusikeaAzken hiru urteotan lanik kaleratu barik egon ostean, Alex Ubago abeslari eta konpositoreak disko barria kaleratuko dau irailaren 25ean, Aviones de cristal izenburupean.
Errukizko basektomia
2006-08-09 02:00Cleto Ruiz Diaz 37 urteko argentinarrak basektomia egiteko baimena eskatu deutso Justiziari. Zergaitik? 44 urtegaz 37 seme-alaba daukazalako.
Lurrun trena barriro martxan
2006-08-09 02:00Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Sailaren esku dagoan EuskoTren sozietate publikoaren Trenaren Euskal Museoak lurrun trenen lau zirkulazino eskainiko ditu asteburu honetan eta abuztuaren 15ean, Azpeitia eta Lasao artean.
BFAk hainbat kultura-jarduera antolatzeko diru-laguntzinoa emon dau
2006-08-09 02:00Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak 270.000 euro banatu ditu diru-laguntzatan 2006. urtean lurraldean egin diran 15 bat kultura-jarduera antolatzen laguntzeko.
Haur Dramaturgiaren V. Sari Iberoamerikarra
2006-08-08 02:00 KultureaUmeen artean antzerki-literaturearen sormena bultzatzeko asmoz eta arlo horretan egon daitekezan proposamen barrien garapenean laguntzeko antolatu dabe sariketea.
Udagoieneko nobedadeak
2006-08-08 02:00 MusikeaOraindino udeaz disfrutau behar dogu baina disketxeak honezkero udagoieneko nobedadeen barri emoten jatorkuz. Hona hemen Oihukaren eskutik etorriko jakuzan disko barriak: Urgabe, Betagarri, Kauta, Keike, Une, Athom Rhumba...
Euskal diasporearen egoerea sarean ikertu dau Pedro Oiarzabalek
2006-08-08 02:00 Euskaldunak munduanPedro Oiarzabal ikerlari eta EuskalIdentity fundazinoaren sortzaileak 'The Basque Diaspora Webscape: Online Discourses of Basque Diaspora Identity, Nationhood and Homeland' (Euskal Diasporaren egoera sarean: nortasuna, naziokotasuna eta sorterria) izeneko doktorego-tesia aurkeztu barri dau.
Hamabostaldiak musikaz jantziko dau Donostia
2006-08-07 02:00 MusikeaIrailaren 3ra bitartean, ehun kontzertu eta jantza-ikuskizun baino gehiago eskainiko dabez Donostiako Musika Hamabostaldiaren 67. edizinoan. Inaugurazino ekitaldian, abuztuaren 3an, 17 ekitaldi aurkeztu ebezan Gipuzkoako uriko hainbat eszenalekutan.
Idazketa tailerra Michel Gaztambideren eskutik
2006-08-07 02:00Michel Gaztambide gidoigileak (Vacas edota La Caja 507 lanen autorea) gidoi idazketa tailerra emongo dau Bilboko Esperientzia Gelatan irailaren 11tik 15era. Ikastaroa, SGAEk Autore Fundazinoaren bitartez bultzatzen dauen formazinoaren programan antolatu da.
Ahozko Euskal Literaturea berbagai Argentinan
2006-08-07 02:00 Euskaldunak munduanAbuztuaren 10etik 14ra bitartean, Jon Kortazar Eusko Ikaskuntzako Bizkaiko Lehendakariorde eta EHUko Literatura katedradunaren ardurapean egingo da Ahozko Euskal Literaturearen ganeko Graduaondoko Ikastaroa Argentinako La Platako unibersidadean.
NetIDM, Interneteko nortasun agiria
2006-08-07 02:00Nortasun agiri birtual barri bati esker, Internet bidez ezagutzen dan jentea nor dan jakin ahal izango dabe adin txikikoek.
Silvio Rodriguez BECen, irailaren 2an
2006-08-04 02:00 MusikeaKantautore kubatarrak Barakaldoko BECeko Bizkaia Arena pabilioian joko dau. Horrezaz gan, 4an Iruñan eta 6 eta 7an Donostian egongo da. Emonaldi horreen oinarria izango dan Erase que era disko barria argitaratuko dau Rodriguezek.
Azala iluntzeko makinak galarazo gura dabez
2006-08-04 02:00Azala iluntzeko makinek botaten dabezan erradiazino ultramoreek azaleko minbizia izateko arriskua handitzen dabe eta gazteek gaixotasun hori izateko arrisku gehiago daukie, Medikuen Mundu Erakundeak ataratako Europako Batasuneko txosten baten arabera.
‘Kuadrillategi’, lagun arteko euskaltegia
2006-08-03 02:00 Euskerea berbagaiBermeoko Udaleko Euskera Sailak datorren ikasturterako 12 eta 14 urte bitarteko herriko gazteei zuzendutako ‘Kuadrillategi’ egitasmoa jarriko dau martxan. Tailerrak, ikastaroak edota jaiak antolatuz, gazteen aisialdian euskerearen erabilerea bultzatzea da egitasmoaren helburua.
Sagarroi Japonian
2006-08-03 02:00 Euskaldunak munduanSagarroi ska, rock eta reggae estiloak jorratzen dituan euskal taldeak Japonia aldera joko dau abuztuan, lau kontzertuko bira eskaintzeko asmoz.
Bildurrezko filmen zikloa Santurtzin
2006-08-02 02:00 Abuztuaren 31ra arteBildurrezko zinemari buruzko zikloa garagarrilaren 5ean hasi zan Santurtziko Las VIñas liburutegian eta abuztuaren 31ra arte, eguaztenero, mueta horretako pelikulak ikusteko aukerea egongo da.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...