Trueba, Arévalo eta Coixet Oscarretarako bidean

Bizkaie! 2009-09-16 11:50   Barriak

Isabel Coixeten Mapa de los sonidos de Tokio, Fernando Truebaren El baile de la victoria eta Daniel Sánchez-Arevaloren Gordos filmek osotuko dabe Espainiako Zinema Akademiak Hollywoodeko Oscar sarietan atzerriko film onenaren hautagaien hirukotea. Espainiako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiak irailaren 29an ezagutarazoko dau Espainia Oscar sarien 82. edizinoan ordezkatuko dauen behin betiko filma.

Isabel Coixeten Mapa de los sonidos de Tokio, Fernando Truebaren El baile de la victoria eta Daniel Sánchez-Arevaloren Gordos filmek osotuko dabe Espainiako Zinema Akademiak Hollywoodeko Oscar sarietan atzerriko film onenaren hautagaien hirukotea.

Espainiako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiak irailaren 29an ezagutarazoko dau Espainia Oscar sarien 82. edizinoan ordezkatuko dauen behin betiko filma. Aitatutako hirukotetik hautatuko dabe lana.

Akademiaren egoitzan egindako prentsaurrekoan Alex de la Iglesia Espainiako Zine Akademiako zuzendaria eta Pedro Armendáriz Mexikoko Zine Akademiako Zuzendaria egon dira Raul Arevalo aktoreagaz batera. Arevalok jakinarazo dauenez, Coixet, Trueba eta Sanchez-Arevaloren filmak Mexikoko Zine Akademiako sarietarako hautagaiak be badira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu