Artzain txakurren lehia astegoienean, Atxondon
2009-09-18 11:23Euskal Herriko Artzain Txakur Txapelketearen 43. edizinoa egingo da domeka honetan Atxondo udalerri bizkaitarreko Axpe elizatean, Elizaburu landatan. Edizino honetan, BBKren ohiko laguntzinoaz gan, Atxondoko Udalaren babesa eta laguntzinoa izan dau Durangaldeko Adiskideen Gerediaga Elkarteak.

Euskal Herriko Artzain Txakur Txapelketearen 43. edizinoa egingo da domeka honetan Atxondo udalerri bizkaitarreko Axpe elizatean, Elizaburu landatan. Edizino honetan, BBKren ohiko laguntzinoaz gan, Atxondoko Udalaren babesa eta laguntzinoa izan dau Durangaldeko Adiskideen Gerediaga Elkarteak.
Euskal Herriko Artzain Txakur Txapelketea, 1967. urtean egindako lehenengo edizinotik, urtero Durangaldeko elizate edo udalerri batean egin izan da da, 1977an izan ezik, urte horretan Araian (Araba) izan zalako, artzain bati egindako omenaldiaren barruan. Durangaldeko Adiskideen Gerediaga Elkarteak antolatzen dau txapelketa.
Lehiaketan Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa eta Iparraldeko txapeldunek eta txapeldunordeek parte hartzen dabe, baita aurreko urteko txapeldunek be.
Txapelketeaz gan, euskal elikagaien dastaketea izango da aurten be. Kalitatea Fundazinoak eskainitako euskal baserriko oilaskoa Gernikako piperrakaz, Errioxako El Villarreko Perez Irauzu eta Lapueblako Covilaren ardaoak eta Abadiñoko 'Atxarte gaztaiak' Idiazabal izentapenagaz egongo dira doban txapelketara hurreratzen diran guztientzat. Eguerdian, lagun arteko bazkaria izango da Atxazpi alkartean, Miren Amuriza eta Eneko Abasolo 'Abarkas' bertsolarien partaidetzeagaz.
Txapelketan, ohiko lanak egingo ditue txakurrek. Lehenengo, banderakaz finkatutako bide batetik eroan behar ditue ardiak; gero, landan finkatutako hezietatik ardiak pasatzea da helburua; eta azkenik, azkortan sartzea ardiak.
Txapelketan euskal artzain txakur mueta desbardinek parte hartuko dabe. Uda sasoian Euskal Herri osoan egiten diran eskualde eta lurralde desbardinetako txapelketen ondoren izan behar dau txapelketa honek. Txapelketearen berezitasun teknikoak, epaimahaiaren izentapena eta abar, Gerediaga Elkartea partaide dan Euskal Herriko Artzain Txakurren Txapelketen Antolatzaileen Alkarteak finkatzen ditu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!