Urdaibaiko Biosfera Erreserbearen gaineko erakusketa ibiltaria Mungiara heldu da
2009-09-15 13:52Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren ekinbidez antolatutako 'Urdaibai Bizigai - Urdaibai Fuente de Vida' izeneko erakusketa ibiltaria ikusgai dago honezkero Mungiako Agirre Jauregiko Mugire txokoan, irailaren 29ra arte, arratsaldeko 16:30 eta 21:00ak bitartean.
Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren 25. urteurrenaren harian, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren ekinbidez antolatutako 'Urdaibai Bizigai - Urdaibai Fuente de Vida' izeneko erakusketa ibiltaria ikusgai dago honezkero Mungiako Agirre Jauregiko Mugire txokoan, irailaren 29ra arte, arratsaldeko 16:30 eta 21:00ak bitartean.
Pilar Unzalu buru dauen Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak bultzaturiko ekimenak Urdaibaiko Biosfera Erreserba ezagutarazotea du helburu. 25 urte bete dira aurten Urdaibaiko eskualdearen garapen iraunkorrerako bidean pausu garrantzitsua emon zala, UNESCOk Urdaibai Biosfera Erreserba izentau ebanean, hain zuzen: eskualdeko garapen soziala eta ekonomikoa bermatzeaz gan, bertako ekologia, paisajea eta kultura aberatsa jagoteko eskualde mailako ekimena. Mende laurena pasata, urteurrenaren ospakizunak gure herriak gordeten dauen ingurumen ondare honen balioa goratu nahi dau.
'Urdaibai Bizigai - Urdaibai, Fuente de Vida' erakusketa hiru atalek osotzen dabe: Urdaibairen sorrerea; Garapen iraunkorra eta kontserbazinoa, eta Ikerketa eta ingurumen hezkuntzea. Erakusketea, gainera, argi-itzal erakargarriz, ikus-entzunezkoez eta itsasoko giro-soinu lasaigarriz atondurik dago. Horrezaz gan, osogarri berezi moduan, Urdaibaiko paduretako espezie kuttuna dan Mokozabalaren (Platalea Leucorodia) lorratzei jarraituz egokitu da erakusketearen ibilbidea, bisitariak gidatze aldera.
Erakusketa honegaz Urdaibaiko eskualdearen balio natural, sozio-ekonomiko eta kulturala goratu eta herritar guztiei erakutsi nahi jake.
Erakusketa ibiltaria Gernikan, Busturian (Madariaga Torretxean), Bilbaon, Gasteizen, Ordizian, Amurrion, Irunen, Ondarroan, Zumaian, Donostian eta Balmasedan egon da Mungiara etorri aurretik, eta Euskal Herrian zehar jarraituko dau abendura bitartean. Besteak beste, hamabostero herriz aldatuz, Amorebieta-Etxano, Loiuko aireportua, Portugalete eta Ermua bisitauko ditu erakusketeak, hasi zan lekuan, Gernikan, amaitzeko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!