'Patxi Ros Saria', Sopelanako Lasterketa Nudistea irailaren 19an, Barinatxen

Bizkaie! 2009-09-14 15:39

Euskal Naturista Alkarteak Sopelanako Udalaren babesagaz beste urte batez antolatu dau Sopelako Lasterketa Nudistea 'Patxi Ros Saria'. Datorren domekan, irailaren 19an korriduko da lasterketea, eguerdiko 12:00etatik aurrera, Barinatxe Hondartzan.

Euskal Naturista Alkarteak Sopelanako Udalaren babesagaz beste urte batez antolatu dau Sopelako Lasterketa Nudistea 'Patxi Ros Saria'. Datorren domekan, irailaren 19an korriduko da lasterketea, eguerdiko 12:00etatik aurrera, Barinatxe Hondartzan.

Korrikolariek bete beharreko distantzia 5.000 metrokoa da eta hare gogorrean korriduko da. Lasterketeak sei kategoria ditu: gizonezkoak, emakumezkoak, beteranoak (40 urtetik gorakoak), umeak (14 urtetik beherakoak), eta alkarteko naturistentzat gizonezkoak eta emakumezkoak. Umeak nagusiakaz batera abiatuko dira, baina ibilbide laburragoa beteko dabe. Lasterketea amaitzen daben parte-hartzaile guztiek oparia jasoko dabe. Bestalde, kategoria bakotxeko lehen hiru sailkatuentzat garaikurra egongo da.

Parte-hartzaileek biluzik egin behar dabe lasterketea, halan da be, nahi izan ezkero, txapela, eguzkitarako betaurrekoak, galtzerdiak eta oinetakoak jantzi ahal izango ditue. Arau hori beteten ez dauen parte-hartzailea berehala deskalifikauko dabe eta antolatzaileek lasterketatik kanpora eroango dabe.

Izena emoteko epea irailaren 17an amaituko da. Izena emoteko ondoko bideak erabili: e-mailez (carreranudista@ene-naturismo.org) edo lasterketako webgunean. Bestalde, lasterketan egunean bertan izena emon daiteke, goizeko 11:30k arte, Barinatxe Hondartzan. Nazinoarteko kutsua izango dau lasterketeak, orain arte izena emon dabelako hiru britainiar, frantses batek, italiar batek, irlandar batek eta alemaniar batek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu