Expobike Amorebiziz'09, txirrindularitza-ekipamenduko Euskadiko lehenengo azokea Amorebieta-Etxanon
2009-09-18 10:53Txirrindularitza-ekipamenduko Euskadiko lehenengo azokea astegoienean, irailaren 19an eta 20an izango da Amorebieta-Etxanon. Euskadin gauzatuko dan txirrindularitza-ekipamenduko lehenengo feria honetan zortzi dira, danetara, Zelaietako frontoian hurrengo denporaldirako ekipamenduen eta bizikleten produktu barriak aurkeztuko dituen markak.
Expobike Amorebiziz 2009, txirrindularitza-ekipamenduko Euskadiko lehenengo azokea astegoienean, irailaren 19an eta 20an izango da Amorebieta-Etxanon. Euskadin gauzatuko dan txirrindularitza-ekipamenduko lehenengo feria honetan zortzi dira, danetara, Zelaietako frontoian hurrengo denporaldirako ekipamenduen eta bizikleten produktu barriak aurkeztuko dituen puntarengo markak. Amorebieta-Etxanoko Udalak Mobikortasunaren Astearen harian antolatu dauen egitarauaren ekintzetako bat da feria.
Expobike Amorebiziz azokan, besteak beste, Ciclos Yurrebaso, La Bicicleta, Ciclos Maestre eta Roger markek erakutsiko ditue 2010ko denporaldian merkaturatuko diran produktuak. Bertaratzen diranek nobedade horreek erosi eta aurrea hartu ahalko dabe bizikletei eta txirrindularitza praktiketako osogarriei jagokenez. Era guztietako modeloak ikusi ahal izango dira bertan: lasterketarako edo kaminorako bizikletak, mendian ibiltekoak, paseatzekoak eta bizikleta elektrikoak. Sektoreko komertzioak be izango dira Amorebieta-Etxanoko azokan, interesa daben guztiei informazinoa eta aholkuak emoteko.
Kirol munduan ezagunak diran pertsonaien presentzia be bermaturik dago: Iñaki Iza, José Luis Korta, Iker Zabala eta Mikel Zarrabeitia azokara hurreratuko dira. Azken nobedadeakaz batera, markek bigarren eskuko produktuak be eskainiko ditue, oso prezio egokietan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!