'Bilbao, nire kotxe barik!' irailaren 22an

Bizkaie! 2009-09-16 14:23

Helburu nagusia oinezkoei laguntzea eta garraio publikoaren eta bestelakoen erabilerea sustatzea da, kutsadura atmosferiko eta akustiko mailak eta energia-kontsumo handia murriztuta, Bilbon bizi eta lan egiten dabenei, ganerako alternatibak sustatuta, kotxea bazter daitekeela sinistarazota.

Hamar urtez jarraian, Bilbok bat egin dau 'Hiria nire kotxe barik!' Jardunaldiagaz. Ekimena 1998tik irailaren 22an ospatzen da Europar Batasunean. Bilboko Udalak antolatuta, Bizkaiko Foru Aldundiaren, enpresen, erakundeen eta garraioko operadoreen lankidetzeagaz, 'Bilbao, nire kotxe barik! - ¡Bilbao, sin mi coche!' 2009, irailaren 22an ospatuko da, 'Mobikortasunaren Europar Astearen' barruan, gaur, hilak 16, hasiko dan astegaz batera.

Europa osoan edizino honetarako aukeratutako leloaren bidez, 'Hobetu zure hiriko klima', Klima-Aldaketeari buruzko Nazino Batuen Konferentziagazko lotura zuzena lortu nahi da. Konferentzia hori Copenhaguen (Danimarka) egingo da 2009ko abenduaren 7tik abenduaren 18 arte. konferentzia horretan, Kyotoko Protokoloa ordezkatzen dauen hitzarmen barria sinatu eta gaur egun arte lortutako emoitzak aztertuko dira. Helburua da, Mobikortasun Iraunkorraren Europar Astea tresna erabilgarria eta esanguratsua izatea klima-aldaketeari aurre egiteko eta tokiko bizi-kalidadea hobetzeko.

Bilbon, aitatu lelo hori astean zehar egingo diran jardueretan islatuko da, kolektibo desbardinen eta herreitzarren parte-hartzea ahalbidetuko dabenak. Aurten, Astillero kalea erabat zarratuko da trafikorako, Abaro Estrata eta Zalbidea Estratagazko alkargunean; ganera, zarratzearen ondorioz, bi egun aurretik aparkalekuak murriztu egingo dira.

Garraio pribatuari jagokonez, zirkulazino-murrizketa horreek, astelehen arratsaldetik martitzenekoo 20:00ak arte luzatuko diran horreek, gune batzuetan kale-tarte batzuetarako sarbidea eragotziko dabe. Edozelan be, informazinoa jarriko da kaltetutako zonaldeetako atari eta garajeetan eta informazino zehatza bialduko da komunikabideetara.

Irailaren 22an, martitzenean, Astillero kalea izango da jardueren gune nagusia; aurreko urteetan bezela, Bilboko auzoak tartean sartzeko ekimenari jarraituz, izan be, aurreko urteetan, ondoko auzoak tartean sartu ziran: Alde Zaharra, Indautxu, Abando, Santutxu, Irala eta Castaños. Kontuak kontu, irailaren 22an, eguerdiko 12:00etan Jardunaldiko Manifestua irakurriko da eta ondokoez gozetako aukerea izango da: umeentzako jarduerak: puzgarriak, tailerrak, pintura, trebetasun-zirkuituak, etab; kale eta terrazen apainketea; musika-talde batzuen emonaldiak; kale-animazinoa; edota paseatzeko trena Kale Nagusian zehar.


Mobikortasunaren Europar Astea: irailaren 16tik 22ra

Gaur, hilak 16, hasiko dan Mobikortasunaren Europar Astean zehar, urietako mokikortasunagaz zerikusia daben jarduerak izango dira Bilbon; hilaren 16an, Bilboko Udalaren atariko Mobikortasunaren orrialde barria aurkezteko prentsaurrekoa (www.bilbao.net); era berean, mezu desbardinak batzen dituen informazino-panel barrien aurkezpena. Arratsaldez, Zineforuma 19:00etan. Gaia: Garraio Iraunkorra. Filma: 'Bizikleta'. Bilboko Klima-Aldaketaren aurkako Bulegoak antolatutakoa.

Hilaren 17an, 'Bizikleta garraiobidetzat' berbaldi-solasaldia, Mikel Bringas bizikleta-bidaiariaren eskutik. Bere erakusketa eta ikus-entzunezkoak, 'Norte salado – sur dulce', Europa osoan zehar familian bizikletaz bidaiatzearen esperientzia erakusten dau: 2.000 kilometro, 2 bizikleta, 2 hilebete, bi umegaz. Bidebarrietako liburutegia, 19:00etan.

Hilaren 18an, Ecodriving, modu eraginkorrean eta ekologikoan gidatzeko ikastaroak. Dobakoak Bilboko herritarrentzat, EVEren lankidetzeagaz (www.conducemejor.com)

Hilaren 19an, Bilbo, nire kotxerik gabe! I. Pintura lehiaketea, 'Nahi dugun hiria' lelopean, Plaza Barrian, 9:00etatik 10:30era, mihiseak zigilatzea eta lehiaketearen hasierea; 14:00 eta 15:00 bitartean, lanak emotea; 18:30ean epaimahaiaren erabagia eta sari-banaketea. Arratsaldean lanak Plaza Barrian erakutsiko dira.

Ecodriving, modu eraginkorrean eta ekologikoan gidatzeko ikastaroen bigarren jardunaldia.

Hilaren 20an, XI. Herri-Paseoa Bizikletaz. Irteera (11:30) eta helmuga Bilboko Arenalean. Ibilbidea 7,5 kilometrokoa Bilbon zehar.

Hilaren 21ean, berbaldia. Gaia: Etorkizuneko erregai barriak autobusen garraiorako. Hizlariak: Alain Wartel, Veolia Transportes Hegoaldeko Proiektuen Zuzendaria, eta Alan Mendibelzua, Encartaciones SA-ren Kudeatzailea. Eguerdiko 12:00etan hasiko da Bilboko Merkataritza Ganberan (Errekalde Zumarkalea, 50 – 3. solairua).

Helburu nagusia oinezkoei laguntzea eta garraio publikoaren eta bestelakoen erabilerea sustatzea da, kutsadura atmosferiko eta akustiko mailak eta energia-kontsumo handia murriztuta, Bilbon bizi eta lan egiten dabenei, ganerako alternatibak sustatuta, kotxea bazter daitekeela sinistarazota.

Erakunde antolatzaileak ez dira hain beharrezkoak diran kontzientziazino-jardunaldi horreek sustatzera mugatzen; izan be, kotxeek agintzen ez daben uriaren alde dabiz beharrean: karril gehiago txirrindularientzat, kaleak oinezkoentzako eta espaloiak zabaltzea, garraio publikoa hobetzea… Baina horretarako, ezinbestekoa da herritar bakotxaren ekarpena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu