Kultura Sailak 3.500 persona konbidatu ditu ‘Kulturearen Atari Interaktiboa’ aurkezteko

Bizkaie! 2009-09-18 11:23

Atari Interaktibo barri honek leiho bat zabaldu nahi deutso euskal kultureari bere ikusgarritasuna eta erabilerraztasuna sustatzeko. Beraz, euskal kulturearen jarduera desbardinen zabalpenerako eta informazinorako ezinbesteko erreferentzia izan nahi dau.

Kultura Sailak 3.500 kultura-eragiletik gora konbidau ditu, Euskal kulturearen atari interaktiboa aurkezteko eta egitasmoaren gaineko eretxiak jasoteko. Bilerak atzo, hilak 17 hasi ziran.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailean hilebeteak daroez Euskal Kulturearen Atari Interaktibo barria garatzeko lanean. Atari hau, Kulturearen Euskal Planaren eta Euskadi Informazino Gizartean Planaren barruan kokatzen da. Holan jakinarazo eban Blanca Urgell Kultura sailburu andreak joan dan bagilean Eusko Legebiltzarreko Kultura Batzordean egindako agerraldian. Atari hau Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrei dago zuzendua, baita kulturearen sektorean lanean dabilzan profesionalei be.

Atari Interaktibo barri honek leiho bat zabaldu nahi deutso euskal kultureari bere ikusgarritasuna eta erabilerraztasuna sustatzeko. Beraz, euskal kulturearen jarduera desbardinen zabalpenerako eta informazinorako ezinbesteko erreferentzia izan nahi dau.

Lehen definizino fasea amaitu ostean, alkarren arteko komunikazino eta hausnarketa prozesu bati ekiteko momentua da. 'Horregaitik, gure asmoa proiektua euskal kulturearen eragileakaz alderatzea da, izan be, gure ustez, ezinbestekoa da EAEn euskal kulturearen alde dabilzan eragile guztiokaz batera lan egitea proiektu honek behar dauen sendotasuna lortzeko. Horregaitik, 3.500 lagunetik gora konbidau doguz, datozen asteotan hainbat bilera egiteko, besteak beste, kultur arloko eragileakaz eta erakundeakaz proiektuaren inguruko zehetasunak ezagutarazoteko asmoz, bere egoerearen barri emoteko eta, aldi berean, eragile desbardinen parte-hartzea sustatzeko.

Oraingoz lau bilera egingo dira: bat Donostian (atzo, irailaren 17an, egin zana), bi Bilbon (irailaren 23an eta 28an), eta beste bat Gasteizen (urriaren 1ean). Emoitzak kulturklik.net webgunearen bitartez jakinarazoko ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu