Bagilaren 3an egingo dau jaia Ondarroan Euskal Eskola Publikoak
2006-11-20 01:00 'DRA' lelopean‘Bete-betean eta ezelako dudarik barik igarri’ adierazoteko Bizkaiko kostaldeko Ondarroa herrian erabilten daben ‘dra’ esakerea izango da datorren urteko bagilaren 3an ospatuko dan jaiaren leloa, Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Alkarteak (EHIGE) jakinarazo dauen legez.
'Zikloak' lana nagusi Lekeitioko Bideo Bileran
2006-11-20 01:00 BarriakSormenezko arloan eta lan profesionalen sailean Logela multimedia taldeak aurkeztu eban Zikloak izeneko lanari emon deutse XXIX. Euskal Zine eta Bideo Bilerako sari nagusia. Epaimahaia unibersidadeko irakasle eta zinegile Begoña Vicariok, unibersidadeko irakasle eta ilustratzaile Arantza Lauzirikak, aktore eta gidoigile Jokin Oregik eta Koldo Anasagasti produktoreak osotu dabe.
Euskaltzaindia Bartzelonan
2006-11-20 01:00 Euskaldunak munduan Liburuaren II. Erakusketan, zemendiak 21-26Pasa dan urtean legez, aurten be Euskaltzaindia Institut d’Estudis Catalans eta Consello da Cultura Galega erakustoki berean egongo da aste honetan Bartzelonan egingo dan Liburuaren II. Erakusketan. Zemendiaren 21ean hasi eta 26ra arte iraungo dauen erakusketea irakurle eta erosleei dago zuzenduta. Helburua saltzaile eta erosleen arteko hartu-emonak sendotzea dau.
Babel jaia Durangon: Pog Mo Thon, DJ Axular, Gozategi...
2006-11-17 01:00 MusikeaBabel Musik diskoetxeak jai erraldoia antolatu dau Durangoko Azokearen bezperatan, abenduaren 1ean, Plateruena Kafe Antzokian. DJ Axular, Pog Mo Thon, Harrobi, Luhartz, Gozategi eta Txato Plato taldeek eskainiko ditue kontzertuak. Jaialdia arratsaldeko seiretan hasiko da eta sarrerea dobakoa izango da.
Euskerea barra-barra Getxon
2006-11-17 01:00 Euskerea berbagai Euskal Kulturearen VIII. Jardunaldiak zemendiaren 20tik abenduaren 3raGetxoko Udalak be badaroaz urte batzuk Euskerearen Eguna ospatzeko ekitaldiak antolatzen eta, gauzak holan dirala, aurtengoak zortzigarrena beteko dau. Urtero legez egitaraua zabala, erakargarria eta anitza izango da.
Glu-Glu antzerki-taldeak ‘Ama quiero ser lehendakari’ bere lan barria aurkeztuko dau Donostian
2006-11-17 01:00 KultureaAizpea Goenaga da lanaren egilea eta zuzendaria, eta aktoreen artean dagoz Loli Astoreka, Ane Gabarain, Patxi Perez, Maribel Salas, Galder Perez eta Mari Cruz Melgosa.
Erreteari ixteko makinea asmau dabe
2006-11-16 01:00Madrilen aurkeztu dau Fagor etxeak erreteari ixteko Nicostopper makinea, tabakoa ixteko asmautako lehenengo makinea. Zigarro-pakete baten antzekoa da eta aldika baino ez deutso emoten zigarroa jaubeari, zenbat zigarro erreten dituan kontroletako. Erretzaileak berak jakin behar ditu bere mugak eta helburuak, hau da, noiz erre eta noiz ez.
Glenn Millerren omenezko kontzertua Euskaldunan
2006-11-16 01:00 Musikea Gaur, zemendiak 16, iluntzeko zortzietanJaroslavas Cechanovicius maisuak zuzentzen dauen ‘The Blue Paradise Big Band’ taldeak Glenn Millerren omenez egindako kontzertua emongo dau gaur, zemendiak 16, iluntzeko zortzietan, Bilboko Euskalduna Jauregiko Auditorioan. Sarrerak 36 euroan dagoz salgai.
Ikastolen Elkartea saritu dabe Londresen
2006-11-16 01:00 Euskaldunak munduanEdinburgeko Dukearen eskutik jaso eban Ikastolen Elkarteko ordezkaritzeak Esu Presidents Award 2006 saria. Ekitaldia English-Speaking Union fundazinoaren egoitzan izan zan, Londreseko Buckingham Jauregian.
Fon Roman Los Piratas taldeko gitarrista ohiak bakarkako lehen lana aurkeztuko dau Bilbon
2006-11-16 01:00 MusikeaFon Roman Los Piratas taldeko gitarrista eta konpositore ohiak zemendiaren 23an aurkeztuko dau Bilboko Rockstar aretoan ‘Silencio comodo en un jardin descuidado’ izenburuko bere lehenengo bakarkako lana.
La Maquina de Huesos argazkilariak webgune berria jarri dau sarean
2006-11-16 01:00La Maquina de Huesos ezizenagaz ezagutzen dan argazkilariak webgune barria jarri dau Internet irudi eta diseinu barriagaz.
Berria egunkariaren estilo liburua aurkeztu dabe
2006-11-16 01:00 Euskerea berbagai
Orain dala hiru urte jaiotako Berria egunkariaren estilo liburua Euskaltzaindiaren egoitzan aurkeztu dabe gaur Berriako zuzendari Martxelo Otamendik, Jon Mancisidor BBK erakundeko ordezkariak, Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Berria egunkariko euskera zuzendari Irene Arraratsek.
Flöz antzerki konpainia alemana Durangon
2006-11-15 01:00 Kulturea 'Teatro Desilusio' antzezlana taularatuko dabeFlöz antzerki konpainia alemana Durangoko San Agustin kulturgunean izango da domeka honetan, zemendiak 19, ‘Teatro Delusio’ obrea aurkezteko. Emonaldia iluntzeko zortzietan hasiko da eta sarrerak 12 euroan dagoz salgai.
Munduko emakumerik zaharrenak 125 urte ditu eta kanabisa erreten dau
2006-11-15 01:00India hegoaldean bizi da munduko emakumerik zaharrena eta kanabisa erreten dau. Hori dinoe, behintzat, emakumearen lobek eta amumatxua Guinness Liburuan agertzea eskatzen dabe.
Jeronimo Martin Triok 'Piedraescrita' lana aurkeztu dau
2006-11-15 01:00 MusikeaAzken urteotako konposizinoak batu eta ‘Piedraescrita’ diskoa atara barri dau Jeronimo Martinek Errabal zigiluaren eskutik. ‘Hasieran, kanten helburua ez zan diskoa egitea. Baina taldekideak ezagutu eta alkarregaz joten hasi ginanean, orduan hasi zan diskoa atarateko ideia gorputza hartzen’, azaldu dau artisteak. Emoitzea Bilboko Kafe Antzokian aurkeztu dau.
Pio Barojaren nobela bi euskeraz
2006-11-15 01:00 Kulturea ‘Zalakain abenturazalea’ eta ‘Jakintzaren arbola’Aurten 50 urte beteten dira Pio Baroja (1872-1956) hil zanetik eta, hori dala eta, Eusko Jaurlaritzak haren omenez lan bi argitaratu ditu euskeraz: ‘Zalacain el aventurero’ eta ‘El arbol de la ciencia’, hau da, ‘Zalakain abenturazalea’ eta ‘Jakintzaren arbola’. Literatura Unibertsala bildumearen barruan dagozan liburu horreek biak liburu-dendetan dagoz salgai.
Bilboko XXVIII. Antxinako eta Aukerazko Liburuen Azokea salmentak % 15 gehituz amaitu da
2006-11-14 01:00 KultureaBilboko XXVIII. Antxinako eta Aukerazko Liburuen Azokea atzo amaitu zan balantze ‘oso positiboagaz’, bai publiko kopuruari jagokonez, bai eta salmentei jagokenez be, aurreko edizinoagaz alderatuz % 15 igon baitziran liburuen salmentak
Giza Eskubideen ganeko jardunaldiak Bilbon
2006-11-14 01:00Euskalduna Jauregian egingo dabe Giza Eskubideen Nazinoarteko II. Biltzarra zemendiaren 14tik 16ra bitartean. Nazinoarteko hainbat adituk gatazken konponbideen eta giza eskubideen ganean egingo dabe berba ‘Nazinoarteko Giza Eskubideen II. Biltzarra: gatazken konponbideak’ goiburupean.
Lekeitioko XXIX. Zine eta Bideo Bilerak 45 lan erakutsiko ditu
2006-11-14 01:00 BarriakDanetara, 50 lan aurkeztu dira aurten, danak euskarri digitalean, DVD eta antzeko euskarrietan, inoiz baino gehiago eta pozarren dagoz antolatzaileak. Jaialdia atzo hasi zan eta zemendiaren 18an amaituko da.
Telekomunikazinoen Klusterrak Txilera bidaia antolatu dau
2006-11-14 01:00 Euskaldunak munduanTelekomunikazinoen Klusterra alkarteak (Gaia) euskal enpresen merkataritza-bidaia bat antolatu dau, Txilera, zemendiaren 19tik 23ra bitartean. Alkarteak martxan jarritako Atzerriko Merkaduetan Merkataritzea Sustatzeko Planaren barruan antolatutako bidaia da.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...