Emakumeek Zuzendutako Zinemaren XI. Jaialdia Bilbon
2006-11-07 01:00 BarriakHainbat herrialdetako emakumezko zuzendarien 8 film luze eta beste horrenbeste labur eskainiko ditu Bilbon zemendiaren 11ra bitartean egingo dan jaialdiaren hamaikagarren edizinoan.
Hiru kontzertu handi Bilbon Oskorriren 35. urteurrena ospatzeko
2006-11-07 01:00 MusikeaOskorri musika taldeak 35. urtebetetzea ospatuko dau abenduaren 15, 16 eta 17an Bilboko Arriaga Antzokian eskainiko dituan hiru kontzertu bikain eta errepetiduezinakaz.
Junkera bigarren Europako 'World Music' diskoen zerrendan
2006-11-07 01:00 Euskaldunak munduanKepa Junkeraren ‘Hiri’ azken lanak Europako World Music Chart Europe (www.wmce.de) deritxan ‘World Music’ diskoen zerrendarik garrantzitsu eta eraginkorrenean bigarren postua lortu dau zemendiko zerrendan, Elkar disketxeko iturriek jakinarazo dabenez.
Uruguaiko Juan L. Lacaze euskal etxeari ofizialtasuna emon deutso Eusko Jaurlaritzeak
2006-11-07 01:00 Euskaldunak munduanAintzatespen horren ondorioz, zentro honek bere zuzendaritza batzordeetan izan daitekezan aldaketa guztiak eta alkarte mailako ezaugarri guztiak jakinarazo beharko deutsoz Eusko Jaurlaritzeari.
Oihane Enbeita nagusi Aulestin
2006-11-06 01:00 BertsolaritzeaAulestiko frontoian 450 lagun sartu ziran eta ganerakoen lana baztertu barik, Oihane Enbeitaren maisu lanagaz gozetako aukerea izan eben. Bost kanporaketak joan ziran eta orain finalaurrekoak hasiko dira. Lehenengo hitzordua Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian izango da zemendiaren 19an, arratsaldeko 17:30etan.
Bederatzi euskal enpresa Londresera joan dira Emakundegaz
2006-11-06 01:00 Euskaldunak munduanIngalaterrako zenbait enpresa eta erakundetan abian jarritako emakume eta gizonen bardintasun esperientziak hurretik ezagutzeko asmoagaz, Londresera abiatu dira bederatzi euskal enpresetako ordezkariak, Emakunderen ordezkaritza bategaz batera.
Carlos Panera: 'Picassoren hasierako asmoa ez zan bonbardaketearen ganeko obrea egitea'
2006-11-06 01:00 Barriketan
‘Picasso 1937, Historia del Guernica’ antzezlanaren zuzendaria
Gazteen euskereagazko hartu-emonak izango ditue aztergai Leioan
2006-11-06 01:00 Euskerea berbagaiJardunaldion helburu nagusia euskerearen erabilerea gazteen artean sustatzeko teknikak, estrategiak eta metodologia baten abiaburuak eskaintzea izango da, arlo honetan interesa dabenei edo lanean dabilzanenentzat.
Arazandi Zientzia Elkarteak Euskal Etnografiaren XXVII. Astea antolatu dau Donostian
2006-11-03 01:00Aranzadi Zientzia Elkarteak etnografia-gaiei buruzko berbaldi-zikloa antolatu dau hilaren 6tik 10era bitartean Donostian egingo dan Euskal Etnografiaren XXVII. Astearen barruan.
Euskal ordezkaritzea Latinoamerikan
2006-11-03 01:00 Euskaldunak munduanPatxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako sailburuordea eta Lorea Bilbao Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Zerbitzuen zuzendaria Latinoamerikan dagoz bisitan, Uruguai, Txile, Argentina eta Mexikoko unibersidade nagusietan emoten diran euskera eta euskal kultureari buruzko ikastaroak barritu eta hobetzeko helburuagaz.
Eleizako doinu barrituak
2006-11-03 01:00 MusikeaKarlos Gimenez eta Jose Ignazio Ansorenaren gidaritzapean egin dabe lan Pier Paul Berzaitz, Peio Ospital, Amaia Zubiria, Jean Mixel Bedaxagar, Maria Amolategi eta Loinatz Abesbatza ‘Zatoz, Izpiritua! Euskal elizaren tradizio berritua’ diskoan. Elkar disketxeak plazaratu barri dau eta Anjel Valdes arduradunaren esanetan, ‘Euskal Herrian askotan abesten diran eliz kantak euskal tradizinoaren parte dira’.
Lau langiletik hiruk ez dabe euskerea jakingo Osakidetzan
2006-11-03 01:00 Euskerea berbagaiOsakidetzaren lan deialdian, barriro be, Kontseiluak eta Behatokiak atzemon dabe hizkuntzearen normalizazinoan ez dala aurrera egingo. ‘Lau langiletik hiruk ez dabe oraindino euskerea jakingo Osakidetzan’, adierazo dau Kontseiluko idazkari nagusi Xabier Mendigurenek.
2048rako beharbada ez da arrantza-erreserba nahikoa izango mundu mailan
2006-11-03 01:00Halifax uri kanadarrean dagoan Dalhousie Unibersidadeko ikerketa baten arabera, 2048. urterako beharbada ez da arrantza-erreserba nahikoa izango mundu mailan. Ikerlana aste honetan argitaratu da ‘Science’ aldizkarian.
Abian da Bilbao Hiria Pop Rock Lehiaketearen 19. edizinoa
2006-11-03 01:00 MusikeaLehiaketan bi fase egongo dira. Lehenengoa izena emoteko fasea izango da; abenduaren 31 baino lehen izena emon beharko dabe parte hartu nahi daben talde guztiek. Taldeek gitxienez eurek sortutako hiru abesti batzen dituan maketea edo disko bat aurkeztu beharko dabe, ezin dabe disko bat baino gehiago editauta euki, eta ezin izango dira aurkeztu aurreko edizinoetan lehen edo bigarren saria lortu dabenak.
Deustuko argazki historikoak batu ditu Luzuriagak
2006-11-02 01:00Txema Luzuriagak ‘Deustuko Argazkiak. Herria’ izeneko liburuan Deustuko errepublikea izan zanaren argazki historikoen bilduma potoloa egin dau. Liburuko 176 orrietan, 300 bat argazki batu ditu.
Kirmen Uribe Taipeiko Nazinoarteko Poesia Jaialdian dago
2006-11-02 01:00 Euskaldunak munduanPoesiaren ganeko berbaldia emon eta poesia irakurraldia egingo dau zemendiaren 7an Kirmen Uribek. Zemendiaren 4an hasiko da jaialdia eta Uribek zabaltzeko ekitaldian parte hartuko dau, ganerako idazle konbidatuekaz eta bertako beste hainbat idazlegaz batera.
Animalien defentsarako alkarteak zigorrak gogortzearen alde
2006-11-02 01:00Animaliak babesteko Zigor Kodea aldatu eta zigorrak gogortzea eskatzen dogu, behar izan ezkero, tratu txarrak emon dabezanak kartzelara bialtzeko eta etxabererik sekula euren pentzutan egon ez daiten.
Xabier Lete: zaharrak barri
2006-11-02 01:00 MusikeaZemendiaren 10ean, Xabier Letek ‘Abestitzak eta poema kantatuak’ liburua eta plazaratu ebazan lehenengo 3 diskoak formatu barrian eta soinu barrituagaz aurkeztuko ditu Elkar disketxearen eskutik. ‘Xabier Lete’ (1974 / Artezi), ‘Kantatzera noazu’ (1976 / Artezi) eta ‘Lore bat, zauri bat’ (1977 / Herri Gogoa) dira diskoak.
Lanonima Imperial taldeak 20. urteurrena ospatuko dau Bilboko Arriagan
2006-10-31 01:00 KultureaLanonima Imperial dantza konpainiak bere 20. urtemugea ospatuko dau Bilboko Arriaga Antzokian egingo dan mundu mailako estreinaldi bategaz. Euripidesen ‘Bakanteak’ tragedia greziarrean oinarritua, eta mobimentua, melodia eta irudia buztartuz, ‘A la nit ferida pel raig’ estreinauko da mundu mailan antzoki bilbotarrean zemendiaren 2 eta 3an
Galeusca 2006 topaketek tabua izango dabe ardatz
2006-10-31 01:00 jardunaldiakEuskal Idazleen Elkarteak antolatuta, Galeusca 2006, Galiziako, Euskal Herriko eta Kataluniako idazle alkarteen topaketak Iruñean egingo dira aurten, zemendiaren 1etik 4ra.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...