BFAk 1.500.000 euro jarriko ditu Bizkaiko 25 udalerritan kultur ekipamentu barriak sortzeko
2007-06-08 02:00Aurrekontuko partida hori erakunde honek urtero 20.000 biztanle baino gitxiagoko udalerriei emoten deutsiezan laguntzinoen barruan sartzen da. Era berean, ekitaldi honetan, 3.000.250 euro jarriko dira udalarenak ez diran hainbat proiektu egiteko.
Bizkaiko Foru Aldundiak 1.500.000 euro erabiliko ditu 25 udalerritan kultur ekipamentu barriak sortu eta martxan jarteko. Aurrekontuko partida hori erakunde honek urtero 20.000 biztanle baino gitxiagoko udalerriei emoten deutsiezan laguntzinoen barruan sartzen da. Era berean, ekitaldi honetan, 3.000.250 euro jarriko dira udalarenak ez diran hainbat proiektu egiteko.
Foru erakunde honen laguntzinoak jasoko dituezan udalerriak eta egingo diran ekipamentuak honako honeek dira:
- Ajangizko Udala: erabilera anitzeko ekipamentua sortzeko.
- Arantzazuko Udala: kultur ekipamentu bat sortzeko.
- Arratzuko Udala: Loiola auzoko kultur etxeko lokalak atontzeko.
- Aulestiko Udala: Gizarte Etxea konpontzeko.
- Bakioko Udala: erabilera anitzeko aretoko akustikea egokitzeko.
- Bermeoko Udala: kultur etxeko altzariak eta ekipamentua.
- Berrizko udala: kultur etxea egiteko (geltoki ondoan).
- Busturiako Udala: Aingerubiden kultur etxea egiteko.
- Elorrioko Udala: San Agustin auzoan kultur etxea egiteko.
- Ereñoko Udala: erabilera anitzeko ekipamentua sortzeko.
- Fruizko Udala: Aldai auzoan kultur etxea egiteko.
- Gueñesko Udala: Erabilera anitzeko ekipamentua sortzeko
- Karrantzako Udala: kultur etxeko argiak jarteko eta birgaitzeko lanak egiteko.
- Maruri-Jatabeko Udala: erabilera anitzeko gelea sortzeko.
- Meñakako Udala: erabilera anitzeko ekipamentua sortzeko.
- Mundakako Udala: Tribisarrospe eraikinean erabilera anitzeko gelea sortzeko.
- Mungiako Udala: Olalde eraikinean berogailu eta aireztapen sistemea ipinteko.
- Ondarroako Udala: kultur zentroa sortzeko.
- Sopelako Udala: erabilera anitzeko ekipamendua sortzeko.
- Sopuertako Udala: Antonio Trueba Gizarte Etxea birgaitzeko.
- Trapagarango Udala: Zugaztietako eleizeari atxikitako kultur aretoak atontzeko.
- Urdulizko Udala: kultur etxeko altzariak eta ekipamentua.
- Urduñako Udala: erabilera anitzeko gelea sortzeko (gizarte etxea).
- Zaldibarko Udala: Eitzaga auzoan udal eraikina birgaitzeko.
- Zallako Udala: Arangureneko hiltegi zaharra barritzeko.
Kultur proiektuetarako 3.000.000 euro baino gehiago
Aurrekontuko partida horregaz batera, Aldundiak, aurten, 3.000.250 euroko aurrekontua aurreikusi dau udalarenak ez diran kultur proiektuak diruz laguntzeko. Proiektu horreek unibersidadeek, kultur alkarteek eta fundazinoek, udalak eta mankomunidadeek proposatutakoak izan daitekez.
Aurten, laguntzinoa jasoko daben proiektuen artean honako honeek dagoz: Arrigorriagako Nazinoarteko Clown eta Pailazoen Jaialdia; Barakaldoko Kale Antzerkialdia; Planeta Basauri 2007; BD Bilbao Antzerki Dantza, Bilbaoeszena-CRT eta FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoa; Erandioko Musikaldia 2007; Leioako Kaleko Artisten Azokea; Getxoko Getxoarte, IV. Komiki Aretoa edo Nazinoarteko Jazz eta Blues Jaialdia; literatura eta musika arloko jardunaldiak eta beste ikuskizun asko eta asko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!