'Txikimundi', gaztetxuenen mundua paperean

Bizkaie! 2007-06-07 02:00   Kulturea

Liburua, batez be, poemaz eta ipuinez osotuta dago. Azkeneko orrialdeetan igarkizun batzuk be sartu ditue, neska-mutilek burua astintzeko eta handik eta hemendik erantzunak topetan ahalegintzeko.

Igaz Eskola Txikiekin batera ‘Gure mundu txikitik’ liburua argitaratu ostean, aurten be, igazkoaren jarraipen legez, ‘Txikimundi’ liburua argitaratu dau Elkar argitaletxeak. Liburua, batez be, poemaz eta ipuinez osotuta dago. Azkeneko orrialdeetan igarkizun batzuk be sartu ditue, neska-mutilek burua astintzeko eta handik eta hemendik erantzunak topetan ahalegintzeko.

Liburu honetan parte hartu duten bost egileak (J. K. Igerabide, Txiliku, Mitxel Murua, Joxan Ormazabal eta Xabier Mendiguren) ume literaturan esperientziadunak dira eta ‘horrek liburuaren kalidadea bermatzen dau’, dino argitaletxeak.

Mattin marrazkilariaren koloretako ilustrazinoak be aitagarriak dira. ‘Grazia berezia emoten deutse testuei, liburua apaindu eta jantzi egiten dau’.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu