‘Kiss Kiss Bang Bang. Artearen eta feminismoaren 45 urte’ erakusketea Bilbon

Bizkaie! 2007-06-11 02:00   Kulturea

Erakusketea irailaren 9ra bitartean izango da ikusgai Arte Eder Museoan. Bertan, zenbait herrialdetako 42 artista eta hainbat talde feministen 69 lan erakutsiko dira, dan danak 'arte feministea' dalakoaren ganekoak.

‘Kiss Kiss Bang Bang. Artearen eta Feminismoaren 45 urte’ erakusketea zabaldu barri dabe Bilboko Arte Eder Museoan. Irailaren 9ra bitartean, zenbait herrialdetako 42 artista eta hainbat talde feministen 69 lan egongo dira ikusgai. Dan-danak ‘arte feministan’ hasi ziran eta/edo joera hori lantzen jarraitu dabe.

Aldi berean, erakusketearen izenburua, Kiss Kiss Bang Bang, kultura patriarkaletan emakumeen inguruan sortutako estereotipoen eta emakumeen errealidadearen artean jazoten diran kontraesanen eta desoreken ondorioa da. Erakusketearen antolatzaileen esanetan, ‘emetasunaren eta emakumeen, hau da, kulturako objektu sexual bihurtutako emakumeen ohiko ideia (Kiss Kiss) beste errealidadeagaz (Bang Bang) buztartzea da helburua, lehen mailako uritarrak izan gura daben subjektu aktiboak, sustatzaileak eta burrukalari nekaezinak diran emakumeen errealidadeagaz’.

Lanak eta artistak euren testuinguru sozial eta politikoetatik aldentzen dituan Artearen Historia ofizialean nagusi dan ohitureari aurre egiteko asmoz, erakusketa honetan proposatutako ibilbidean ikus-entzuleek feminismoaren jardun artistikoak eta jardun politiko, sozial eta intelektualak lotu ahal izango dituez. Lanak, teoriak eta mobimentu sozial eta politikoak museoko eremu berean egongo dira ikusgai, diskurso didaktikoa eskaintzeko eta jenteari XX. mendeko 60ko hamarkadatik aurrera ‘arte feministea’ eta ‘mobimentu feministea’ izandakoaren errealidadeen barri emoteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu