Getxoko XXI. Udagoieneko Kontzertuak Maria Bayo sopranoagaz hasiko dira

Bizkaie! 2006-10-31 01:00   Musikea

Maria Bayo soprano fiteroarrak, gaur, zemendiak 2, Getxo Antzokian 20:00etatik aurrera emongo dauen kontzertuagaz hasiko dira Getxoko XXI. Udagoieneko Kontzertuak. W.A. Mozarten, Jose de Nebraren, Oscar Esplaren, Eduard Toldraren eta Xabier Montsalvagen piezak eskainiko ditu abeslari nafarrak, Roger Vignoles piano-jolearen laguntzinoagaz.

Rocka eta Poesia Leioan

Bizkaie! 2006-10-31 01:00   Musikea

Rock-a eta poesia buztartu guran, Rock-a eta Poesia Lehen Jardunaldiak izango dira Leioan zemendiaren 2, 16, 23 eta 30ean. Gari, Juan Carlos Perez, José Ignacio Lapido, Quique Gonzalez, Aurora Beltran, Antonio Vega, Niko Etxart eta Josele Santiagok roc-ak dauen poesia erakutsiko deuskue.

Gorka Lazkano nagusi Igorren

Bizkaie! 2006-10-30 01:00   Bertsolaritzea

Igorreko Kultur Etxean 350 bat lagun batu ziran eta hurreratutakoak ez ziran damutu bertsolarien beharragaz. Gorka Lazkano eta Joseba Gojenolaren arteko burrukan lehenengoa nagusitu zan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Gernikako XXVIII. Urriko Azken Astelehena

Bizkaie! 2006-10-30 01:00

Euskal nekazaritzako produktuen hitzordu nagusietako bat da Gernikakoa. Azokeak, BBK-k itxitako 280 postu baino gehiago izango ditu Gernikako urigunean (Juan Calzada -74 -, Pablo Picaso -22-, Artekale -44-, Industria -40-, San Juan Ibarra Enparantza -26-, Pasealekua -74-).

Suberte txarra Unai Basurkorentzat: Vigon sartu da arazo teknikoakaz

Bizkaie! 2006-10-30 01:00   Euskaldunak munduan

Urriaren 22an, Velux 5 Oceans (Munduari itzulia, bakarka eta geldialdi bigaz, Fremantle, Australia eta Norfolk, AEB) estropadeari ekin eutsenetik, arazoakaz birritan porturatu behar izan dau portugaletearrak

Zientzia eta Teknologiaren V. Astea Bilbon zemendiaren 8tik 11ra

Bizkaie! 2006-10-30 01:00

Publikoak hegazkinek zelan egiten daben hegaz, hotzaren propiedadeak zeintzuk diran, Bilboko eraikinetan erdi estalirik dagozan fosilak deskubridu, geugaz batera bizi diran mikroorganismoak ikertu... Eta eguneroko elementuetan be zientzia eta ezusterako lekua dagoala ikusteko aukerea izango dau.

Bilboko Liburu Zahar eta Okasinokoaren XXXVIII. Azokea martxan

Bizkaie! 2006-10-27 02:00   Kulturea

Urriaren 27tik zemendiaren 12ra bitartean, Bilboko Arenalean jarritako stand edo salmenta tokiak bisitau daitekez ondoko ordutegian: astelehenetik barikura, goizez, 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldez, 17:00etatik 21:00etara. Zapatu, domeka eta jai egunetan, ordu erdi gehiago.

AED elkarteak eta Elkar argitaletxeak 2006ko Literatur Nobel saridunaren ‘Kar’ eleberria euskeratzeko saria deitu dabe

Bizkaie! 2006-10-27 02:00

Sariaren antolatzaileek jakinarazo dabenez, 2006an Suediako Akademiak Orhan Pamuk idazle turkiarrari emon deutso Literaturako Nobel Saria, eta Jokin Zaitegi Sariketearen helburua Pamukek idatzitako ‘Kar’ (Edurra) eleberria itzultzea izango da.

Unai Basurko itsasoan barriro

Bizkaie! 2006-10-27 02:00   Euskaldunak munduan

Unai Basurko (‘Pakea’) eta Graham Dalton (‘A Southern Man-AGD’) barikuan goizeko 10:10ean abiatu dira Getxotik ipar-ekialdeko haizeagaz eta giro ederragaz.

EuskoTrenek lurrun trenen zirkulazinoak eskainiko ditu

Bizkaie! 2006-10-27 02:00

EuskoTrenek lurrun trenen hiru zirkulazino eskainiko ditu Azpeitia eta Lasao artean. Urriaren 28an, bi zirkulazino eskainiko dira, eguerdiko 12:30etan eta arratsaldeko 18:00etan; domekan, barriz, zirkulazino bakarra eskainiko da, eguerdiko 12:30etan.

Atom Rhumbaren bolada barria

Bizkaie! 2006-10-27 02:00   Musikea

Aurreko lau diskoak ‘Munster’ disketxeagaz atara ostean, Atom Rhumba bilbotarrek Oihukaren eskutik aurkeztu barri dabe ‘Amateur Universes’ izeneko lana. Orain arte euren izaerea marketan eban musika baltzaren eragina gitxiago igarten dala dinoe taldekideek. Zuzenekoetara begira dagoz eta urtarrilean ekingo deutse bireari.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Zuriñe F. Gerenabarrenaren ‘Izarrari’ estreinauko dau gaur Bilbon

Bizkaie! 2006-10-26 02:00   Musikea

EOS sortu zanetik, bi urtez behin, euskal musikagileei enkargua egin eta ondoren lanak estreinetako bere politikeari jarraituz estreinauko dan hamargarren obrea da ‘Izarrari’.

Labayru Ikastegiak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe

Bizkaie! 2006-10-26 02:00   Euskerea berbagai

Hitzarmen horrek, Euskaltzaindiaren eta Labayru Ikastegiaren arteko loturak sendotzea dau helburu, beti be euskerea eta euskal kulturea zabaltzeko asmoz

R. M. Azkue ikastolea legeztau zaneko 40. urteurrena

Bizkaie! 2006-10-26 02:00   Euskerea berbagai

2006ko urrian bete dira 40 urte gaur eguneko Lauro Ikastolea (lehen R. M. Azkue Ikastolea) legeztau zanetik. Izan be, 1966. urtean, Madrilek, Lehen Hezkuntzea euskeraz irakasteko legezko baimen ofiziala emon eutson Azkue ikastoleari.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Donostialdeko proiektuak dira nagusi XVII. Toribio Echevarria Sarietan

Bizkaie! 2006-10-26 02:00

Aurkeztutako 19 proiektuetatik 17 gipuzkoarrak dira, honeetako gehienak Donostialdean kokatutako enpresa edo promotoreenak, nahiz eta proiektu bizkaitarrak be egon (proiektu bi).

Gipuzkoako Ikastolen Elkartearentzat President's Award saria

Bizkaie! 2006-10-26 02:00   Euskaldunak munduan

Teknologia barriak erabiliz ingelesa irakasteko ikasmaterial onenarengaitik saria jasoko dau Gipuzkoako Ikastolen Elkarteak, Londreseko English-Speaking Union (ESU) Erresuma Batuko Ingeles Hiztunen Batasuna Fundazinoaren President's Award saria, hain zuzen be.

Gerra zibileko bide bazterretako istorioak

Bizkaie! 2006-10-26 02:00   Musikea

Non dira 36ko gerra zibilak eroandakoak? Bide Ertzean taldeko Ubeda anaien aitita eta birraitita dira sasoi harEtan fusilautakoetariko bi eta, eurei omenalditxua egin guran, ‘Non dira’ izenburupean plazaratu dabe laugarren diskoa Gaztelupeko Hotsak disketxearen eskutik.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Internet bidez hitzordua eska daiteke Osakidetzan

Bizkaie! 2006-10-26 02:00

Eguneko 24 orduetan eskatu ahal izango da kontsultarako ordua. Horretarako, Osakidetzaren Interneteko atarian, Osanet orrialdean sartzea besterik ez dago.

Euskadiko ekintzaileen potentzialaren inguruko bigarren txostena

Bizkaie! 2006-10-25 02:00

Eusko Ikaskuntzak, Deustuko Unibersidadeak eta Euskal Herriko Unibersidadeak (EHU) ‘Global Entrepreneurship Monitor. Comunidad Autónoma del País Vasco. Informe ejecutivo del 2005’ izeneko ikerketa-proiektua aurkeztuko dabe Bilbon, EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultadean. Proiektuaren helburua Euskadiko ekintzaileen jarduera konkretua ezagutzea da.

XIII. CAF-Elhuyar sarietara lanak aurkezteko epea abenduaren 1ean amaituko da

Bizkaie! 2006-10-25 02:00

Aurtengo edizinoan hiru sari nagusi eta gazteentzako sari berezi bat banatuko dira. Euskerearen eta zientziaren arloko hainbat adituk osotuko dabe epaimahaia eta 2007ko martian egingo dan sari-banaketan emongo da irabazleen barri.