I. Eskultura Lehiaketea antolatu dabe Berrizen

Bizkaie! 2009-08-04 10:51

Lanak aurkezteko epea zemendiaren 2tik 27ra artekoa izango da. Proiektuaren edota artelanaren maketea aurkeztu beharko da eta, horregaz batera, eskulturea Berrizen non kokatzea gura dan be adierazo. Saria: 18.000 euro.

Berrizko Udalak Eskultura Lehiaketearen lehenengo edizinoa antolatu dau. Ekimena 2009 eta 2010 bitartean egingo da.

Lanak norbanakoek zein talde batek aurkeztu ahal izango ditu, baina proiektu bakar legez. Proiektuaren edota artelanaren maketa bat aurkeztu beharko da, eta horregaz batera, eskulturea Berrizen non kokatzea gura dan be adierazo.

Lanak aurkezteko epea zemendiaren 2tik 27ra artekoa izango da.

Herritarrek be parte hartu ahal izango dabe irabazleen aukeraketan, aurkeztutako proiektuen erakusketea egingo baita herriko kultur etxean 2009ko abenduaren 7tik 2010eko urtarrilaren 8ra eta, berriztarren botoakaz, hiru proiektu finalista aukeratuko dira. Ondoren, irabazlea epaimahai espezializau batek erabagigo dau nor dan.

Irabazlearen berri 2010eko urtarrilaren 17an jakingo da. Sari bakarra izango da, 18.000 eurokoa. Irabazleak 2010. urtean gauzatu beharko dau aurkeztutako proiektua.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu