Italiako Salento Finibus Terrae film labur lehiaketan lau euskal lan saritu ditue

Bizkaie! 2009-08-03 14:21

Telmo Esnal bergararraren Taxi film laburrean egindako lanagaz, Luis Tosar aktoreak aktore onenaren saria jaso dau. Bestalde, On the Line Jon Garañoren film laburrak jaso dau UNESCO giza eskubideak atalari jagokon film labur onenaren saria. Arlo baltzean zuzendari onenen artean Gregorio Muro eta Raul Lopez izan diran nagusi Tras los visillos lanagaz eta UNICEF arloan dokumental irabazlea Jon Garaño eta Raul Lopezen Asama lana izan da.

Italiako Salento Finibus Terrae film labur lehiaketearen 7.edizinoan 4 euskal egileren lanak saria jaso dabe.

Telmo Esnal bergararraren Taxi film laburrean egindako lanagaz, Luis Tosar aktoreak aktore onenaren saria jaso dau. Bestalde, On the Line Jon Garañoren film laburrak jaso dau UNESCO giza eskubideak atalari jagokon film labur onenaren saria. Izan be, lehiaketa honek arlo desbardinak saritzen ditu, besteak beste, UNESCO giza eskubideak, arlo baltza eta UNICEFeko umeen munduari zuzendurikoa. Arlo baltzean zuzendari onenen artean Gregorio Muro eta Raul Lopez izan diran nagusi Tras los visillos lanagaz eta UNICEF arloan dokumental irabazlea Jon Garaño eta Raul Lopezen Asama lana izan da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu