'Trophee Teink' batelen estropadeak euskal kostaldea zeharkatuko dau zapatura bitartean

Bizkaie! 2009-07-28 11:32

Batelek, atzo egindako Bilbo-Getxo ibilbidearen ondoren, gaur Getxo-Plentzia-Bakio-Bermeo ibilbidea egingo dabe; eguaztenean, Bermeo-Mundaka-Gernika-Elantxobe; eguenean, Elantxobe-Lekeitio-Ondarroa-Mutriku-Deba-Zumaia; barikuan, Zumaia-Getaria-Zarautz-Orio-Donostia; eta, zapatuan, amaitzeko, Donostia-Paisaia-Hondarribia, Irun-Hendaia-Donibane-Lohitzune.

Bilbo eta Donibane Lohitzune arteko euskal kostaldeko portu nagusiak zeharkatuko dituan Trophee Teink batelen estropadea honezkero martxan dago.

Ekimenaren 17. edizinoan, igaz legez, Bilboko Pio Baroja Plazan egin zan atzo, garagarrilak 27, estropadea inauguretako ekitaldia. Ekimena Lapurdiko Ur Ikara alkarteak antolatzen dau eta parte-hartzaileek Bilbo eta Donibane Lohitzune arteko 80 itsas miliak egingo ditue.

Danetara, 16 batel dagoz uretan. Arrantzaleek eta arraunlariek erabilten zituen ontzi txikiak dira Ipar Euskal Herriko kostaldera zapatuan ailegauko dira.

Batelek, atzo egindako Bilbo-Getxo ibilbidearen ondoren, gaur Getxo-Plentzia-Bakio-Bermeo ibilbidea egingo dabe; eguaztenean, Bermeo-Mundaka-Gernika-Elantxobe; eguenean, Elantxobe-Lekeitio-Ondarroa-Mutriku-Deba-Zumaia; barikuan, Zumaia-Getaria-Zarautz-Orio-Donostia; eta zapatuan, amaitzeko, Donostia-Pasaia-Hondarribia-Irun-Hendaia-Donibane Lohitzune.

Aurten, Ur Ikara alkarteak Gernika inguruan geraldia egiteko amesa dauka. Modu horretan, 17 urtean lehenengoz, batel tradizionalak eta 50 tripulatzaile, ontzien laguntzarako beste 20 bat lagunekin batera, Urdaibai Biosferako Erreserban sartuko dira.

Estropada honetako sei etapen zati bat kronometrau egingo da, parte hartzen daben tripulazinoen artean sailkapena egin ahal izateko. Estropadea amaitzeko, sariak emongo dira eta Donibane Lohizuneko portuan afaria egingo dabe.


Historia

Trophee Teink estropadearen historia 1993. urtean hasi zan, dozena bat batteleku (batel tradizionalak) Santurtziko portura ailegau ziranean, lau egunez arraunean ia kostalde osoa zeharkatu ondoren. Orduan, Iparraldeko hiru marinelek -Alexandre, Pascal eta Philoppe- arrantzaleen kontakizun zaharretatik jasotako espiritu abenturazalea esperimentetea erabagi eben.

Aspalditik Bizkaiko Golkoko uretan ibilitakoen antzeko ezaugarriak zituen batteleku bat eregi ondoren -Teink izenekoa-, Iparraldeko abenturazaleek, Ur Ikara alkartearen eskutik, arraun tradizional modalidade hori berreskuratu dabe, Pirinioen alde bateko eta besteko euskaldunen artean itsasoa alkargune eta alkarbizitzarako puntu bihurtuz.

Batel tradizionaleko Trophee Teink estropadeak euskal kostalde osoko udal, kofradia, arraun alkarte, enpresa eta portu agintarien laguntzinoa jasoten dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu