Erraldoiak eta Buruhandiak Bilboko Euskal Museora bueltauko dira Aste Nagusian

Bizkaie! 2009-08-03 14:04   Kulturea

Erraldoiak eta Buruhandiak izango dira ikusgai Bilboko Euskal Museoaren klaustroan Aste Nagusian eta hurrengo astean, igazko Aste Nagusian izandako arrakastearen ondoren. Herritarrak doban sartu ahal izango dira museoko klaustrora eta bertan erraldoiak hurretik ezagutuko ditue pertsonaia bakotxaren istorioa.

Erraldoiak eta Buruhandiak izango dira ikusgai Bilboko Euskal Museoaren klaustroan Aste Nagusian eta hurrengo astean, igazko Aste Nagusian izandako arrakastearen ondoren. Herritarrak doban sartu ahal izango dira museoko klaustrora eta bertan erraldoiak hurretik ezagutuko ditue pertsonaia bakotxaren istorioa eta ezaugarriak batzen dituan liburuxka baten laguntzinoagaz. Liburuxkearen 5.000 ale argitaratuko dira, igaz legez, Renferen babesagaz.

Bilboko Udaletik jakinarazo dabenez, ganera, Aste Nagusia euskal kirol eta folklorearen gune izango da. Bilboko Uribilduko XXXII. Traineruen Estropadea, txirrindularitzaa, krossa, 'Aste Nagusia' pelota txapelketea edo xake lehiaketa eta erakusketak eta bertoko kirolak ikusgarri izango dira bederatzi egunetan.

Lehiaketa gastronomikoez gan, goizean Areatzak eta Bilboko Alde Zaharrak euskal folklore eta herriko kulturaren zenbat erakusketa jasoko ditue. Horrela, txistulariak, euskal dantzak, bertoko instrumentuen erakusketak eta erromeria larrain dantzagaz Plaza Barrian, bilbainadak Bilbotarren eskutik Alde Zaharretik eta Areatzan erraldoien ikuskizunak izango dira, besteak beste.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu