Leioako VII. Umore Azoka: saridunak
2006-06-05 02:00 KultureaOhi danez, azken egunean (bagilak 4) profesionalez osotutako epaimahai batek aurkeztutako lanen artean onenak zeintzuk izan diran erabagi eban atzo Leioako VII. Umore Azokan.
Ken Zazpik Arriagan emongo deutso amaierea gaur bireari
2006-06-05 02:00 MusikeaGernikarrek Gelditu denbora , hirugarren diskoa, aurkeztuko dabe gaur, bagilak 6, Bilboko Arriaga antzokian (20:00).
Luis Baraiazarrak jaso dau Bilboko Urrezko Lumea
2006-06-05 02:00 sariak-autortzakBagilaren 1ean hasi eta 11ra arte zabalik egongo dan Bilboko XXXVI. Liburu Azokeak Luis Baraiazarra omendu dau 'Nire umetako Meñaka' lanagaitik.
Surfilm Festibala domekara arte Donostian
2006-06-05 02:00 BarriakIngurumena izango da festibalaren laugarren edizinoaren gai nagusia, bagilaren 8tik 11ra Donostian.
Txinak eskuko telefonoak blokeauko ditu unibersidadeetan
2006-06-05 02:00Ikasleen eskuko telefonoen seinalea blokeauko dauela iragarri dau Pekineko Gobernuak.
Glaziazinoa dator
2006-06-05 02:00Planetaren berotzeak aldaketak eragingo ditu itsas-korrontetan eta izotz aro barria ekarriko dau, mendearen amaieran.
Maite Lafourcade saritu dau Eusko Ikaskuntzak
2006-06-02 02:00 sariak-autortzakEpaimahaiak aho batez onartu dau izentapena eta sariaren balio zientifiko eta arlo humanistea azpimarratu dabe.
Musika Tradizionalaren I Astea Barakaldon
2006-06-02 02:00 MusikeaBarakaldoko Hala-Dzipo kultur alkarteak antolatu dau eta bagilaren 5etik 10era bitartean egingo da.
Bermeoko III. Matxitxako Reggae Splash jaialdia
2006-06-02 02:00 MusikeaBermeoko D'Aribuka perkusino taldeak Matxitxako Reggae Splash jaialdiaren hirugarren edizinoa antolatu dau datorren bagilaren 10erako. Jose Done Ikastetxean egingo dan kontzertuaz gan, beste hainbat jarduera egongo dira egun osoan zehar herriko Lameran.
Monakoko Albertoren abenturak
2006-06-01 02:00Monakoko Albertok Jazmin Grace 14 urteko amerikarra beraren alabea dala autortu dau.
Rocio Jurado hil da
2006-06-01 02:00Goizaldean hil da, luzaroan gaixorik egon ostean. Jazoereak, couche papelez gan, telebistetako albistegietako hainbat minutu bete ditu.
Ike Turner, Carey Bell, Nora Jean Bruso eta The Travellin' Brothers Getxoko XVIII. Blues Jaialdian
2006-06-01 02:00 MusikeaGetxoko XVIII. Blues Jaialdia (Getxo&Blues) bagilaren 9tik 11ra bitartean egingo da Portu Zaharrean. Emonaldiak 21:30etan hasiko dira (azkena kenduta) eta sarrerea doban izango da. Ike Turner & The Kings of Rhythm izango dira jaialdiko izar nagusiak, eta eurekaz batera, Carey and Lurrie Bell, Nora Jean Bruso eta The Travellin' Brothers-ek be joko dabe.
Gaur lako egun batez jaio zan Marylin Monroe
2006-06-01 02:00 BarriakMarylin Monroe 1926ko bagilaren 1ean jaio zan Norma Jeane Morteson izenagaz.
San Juanetan, musikea nagusi Zornotzan Haizetara jaialdiagaz
2006-06-01 02:00 MusikeaHaizetara kale-musikea taldeentzako nazinoarteko lehiaketea izango da Zornotzan bagilaren 23, 24 eta 25ean.
Umorea nagusi Leioako kaleetan
2006-05-31 02:00 KultureaDanetara, 48 konpainia izango dira Leioako VII. Umore Azokan. Horreetatik 17 euskal taldeak dira.
Eusebio Erkiaga (Endaitz) idazlea gaurko lako baten hil zan 1993an, Bilbon
2006-05-31 02:001913an Lekeition jaioa zan eleberrigile eta olerkari handia
Barton Filmsek Phil Nibbelinken 'Julieta, fokatxo xelebrea' animaziozko filma estreinauko dau
2006-05-30 02:00'Julieta, fokatxo xelebrea' Romeo eta Julietaren arteko istorio klasikoan oinarrituta dago, baina, kasu honetan, maitasuna bi fokatxo dibertigarriren artean sortuko da.
David Helfgott pianistea Bilbon
2006-05-30 02:00 MusikeaDavid Helfgott pianista ezagunak Bilboko Euskalduna Jauregian eskainiko dau kontzertua gaur, 20:00etan.
Julian Barnes idazle ingelesak 2006ko Kritikaren Saria jasoko dau gaur Bilbon
2006-05-30 02:00 sariak-autortzak Luis Baraizarraren 'Nire umetako Meñaka' lanak Urrezko Luma Saria jasoko dau asteleheneanBagilaren 1etik 11ra bitartean, Bilboko Arenalean eta Bidebarrieta Liburutegian izango dira Bilboko XXXVI. Liburu Azokako ekitaldiak.
Gure Artea 2004 sariak irabazitako Iñaki Garmendiak eta Azucena Vieitesek Alemanian erakutsiko ditue euren lanak
2006-05-30 02:00 Euskaldunak munduanBagilaren 6an eta 8an zabalduko dira Frankfurt eta Wiesbaden uri alemanetan 'Gure Artea 2004' sarietan irabazle izandako Iñaki Garmendiaren eta Azucena Vieitesen erakusketak, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Kunstverein Frankfurt eta Kunsthaus Wiesbaden zentroakaz dauen lankidetzeari esker.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...