Uribe Butroe Zerbitzu Mankomunidadea sortu da
2007-05-17 02:00Arrieta, Bakio, Fruiz, Gatika, Gamiz-Fika, Laukiz, Maruri-Jatabe eta Meñaka. Udal horreek osotzen dabe Uribe Butroe Zerbitzu Mankomunidadea. Udalen eskumenekoak diran zerbitzu edota ekintzak modu bateratuan antolatzea eta eskaintzea dira ekimenaren helburu nagusiak.
Arrieta, Bakio, Fruiz, Gatika, Gamiz-Fika, Laukiz, Maruri-Jatabe eta Meñaka. Udal horreek osotzen dabe Uribe Butroe Zerbitzu Mankomunidadea. Udalen eskumenekoak diran zerbitzu edota ekintzak modu bateratuan antolatzea eta eskaintzea dira ekimenaren helburu nagusiak. Maruri-Jatabeko udaletxean egindako aurkezpen-ekitaldian, udalerrietako alkateez gan, Hirigintza eta Udal Hartu-Emonen Foru diputadu Patxi Sierra Sesumaga egon da.
Mankomunidadearen behin-behineko egoitza sozial eta bilera lekua Maruri-Jatabeko udaletxea izango da, Erdigune Auzoko 68. zenbakian. Presidente lanak Maruri-Jatabeko alkate Joseba Koldo Alzagak egingo ditu.
Uribe Butroe Zerbitzu Mankomunidadearen lurralde eremua, Mankomunidade horren kideak diran udal mugarteek osotzen dabe. Halan da be, aurrerantzean udal barriek be parte hartu ahal izango dabe eta hasiera batean zehaztutako mugartea aldatu egingo litzateke.
Mankomunidadeak hartuko dauen lehenengo arduren artean udalerrietako Hondakin Solidoen kudeaketearen birmoldaketea izango da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!