Euskaldunan, ate danak zabalik

Bizkaie! 2006-12-14 01:00   Bertsolaritzea

Igor Elortzak eta Unai Iturriagak ateak zabalik itxi dabez eta txapela edonork jantzi leike buruan. Arkaitz Estiballes, Ibon Ajuria, Iratxe Ibarra, Xabier Paia, Fredi Paia, Onintza Enbeita, Igor Muniategi eta Etxahun Lekue. Egin posturak.

Mezu@ eta web barrituagaz norbanakoakandik hurrago Sabino Arana Fundazinoa

Bizkaie! 2006-12-14 01:00

Helburua Sabino Arana Fundazinoaren eta erabiltzaileen arteko hartu-emonak hobetzea, eguneratzea eta bizkortzea da.

Euskera ikastaroak Madrilen eta Bartzelonan

Bizkaie! 2006-12-13 01:00   Euskaldunak munduan

Madrileko Unibersidade Konplutensean, Bartzelonako Unibersidade Autonomoan eta Bartzelokako Unibersidadean euskerearen eta euskal kulturearen ezaguerea sustatzeko ikastaroak jarri dabez martxan Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailagaz sinatutako hitzarmen bati esker.

Olentzerori kartea euskeraz

Bizkaie! 2006-12-13 01:00

Berrizko Udalak Olentzeroren gutun sariketea antolatu dau, euskerea edozelako pentsamentu eta sentimentuak adierazoteko bidetzat hartzen daben euskaldunei zuzenduta.

Arriagaren obren edizino kritikoa aurkeztu dabe

Bizkaie! 2006-12-13 01:00   Musikea

Bilboko Udalak musikariaren jaiotzearen berrehungarren urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan atara dau edizino kritikoa. Hogei titulu baino gehiago liburuki bitan batuta, konposizino bakotxaren azterketa kritikoagaz.

Behatokiaren 5. urteurrena

Bizkaie! 2006-12-13 01:00   Euskerea berbagai

2001eko bagilaren 26an Kontseiluak Hizkuntza Eskubideen Behatokia aurkeztu ebanetik, 4100 espediente baino gehiago bideratu ditu erakunde honek.

The Killministers taldearen probokazinoa

Bizkaie! 2006-12-13 01:00   Musikea

Bakioko laukoteak lehenengo diskoa atara dau, sei urtez alkarregaz joten egon ostean, Baga-biga diskoetxeagaz ‘Night City Breakesr’ izenburupean. Ingelesez abesten dabe, 70eko hamarkadako musika amerikarrean eta ingelesean oinarrituta.

Zientzia eta teknologiaren corpusa interneten

Bizkaie! 2006-12-12 01:00

Elhuyar Fundazinoak eta Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) IXA taldeak zientzia eta teknologiaren arloko euskerea ikertzeko hizkuntza-baliabide bat garatu dabe: Zientzia eta Teknologiaren Corpusa. Corpusa, www.ztcorpusa.net webgunean dago eta eguenean, abenduak 14, aurkeztuko da Elhuyar Fundazinoaren egoitzan.

'Aniztasunean', euskerea eta immigrazinoa hezkuntza sisteman buztartzeko jardunaldiak

Bizkaie! 2006-12-12 01:00   Euskerea berbagai

Euskerearen Gizarte Erakundeen Kontseiluak ‘Aniztasunean’ izenburuko jardunaldiak aurkeztu ditu Bilbon. Euskerea eta immigrazinoa hezkuntza sisteman buztartzeko ‘beste urrats bat’ emoteko jardunaldiak dirala adierazo dabe aurkezpenean Kontseiluko arduradunek.

Getxoko Jazzaldirako izena emoteko epea zabalik dago

Bizkaie! 2006-12-12 01:00   Musikea

Getxoko XXXI. Nazinoarteko Jazzaldiaren talde lehiaketea 2007ko garagarrilaren 4tik 7ra bitartean egingo da eta horretan parte hartu gura daben talde guztiek datorren urteko zezeilaren 17ra arte emon ahal izango dabe izena.

‘Berba batean esateko: arrakastatsua izan da’

Bizkaie! 2006-12-11 01:00   Kulturea

Horreek izan dira Durangoko Azokearen zuzendari Jon Irazabalek egindako balorazinoan erabilitako berbak. ‘Egitarauak emon deutso aurten berezitasuna Azokeari, aukeratutako gaiari esker: Bidaiak’.

Mungiako San Antontxu bertso-paper lehiaketan izena emoteko epea amaitzear dago

Bizkaie! 2006-12-11 01:00   Bertsolaritzea

Taket Bertsolaritza Alkarteak antolatutako ‘IX. San Antontxu Bertso-Paper Lehiaketea’ dalakoan lanak jasoteko epea abenduaren 31n amaituko da. Bertso-sortak Mungiako Agirre Jauregira bialdu behar dira.

Juan Crisostomo de Arriagaren II. mendeurrenaren azken ospakizunak

Bizkaie! 2006-12-11 01:00

Bai erakusketea baita hitzaldi-zikloa be konpositore bilbotarraren jaiotzearen 200. urteurrenean kokatzen dira, eta horregatik Udaleko Kultura eta Euskera Sailak oroitzapen ekitaldiak antolatu ditu aurten.

Giza Eskubideen Eguna ospatzeko ekitaldi bereziak

Bizkaie! 2006-12-05 01:00 Abenduaren 10ean ospatuko da

Gernikako Bakearen Museoa Fundazinoak abenduaren 10eko Giza Eskubideen Nazinoarteko Eguna ospatuko dau hilaren 10, 12 eta 13an. Helduei eta 8 eta 12 urte bitarteko umeei zuzendutako hainbat jarduera antolatu ditue.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala Euskaldunako beste areto batean jarraitu ahal izango da, zuzenean

Bizkaie! 2006-12-05 01:00   Bertsolaritzea

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala abenduaren 16an izango da Bilboko Euskalduna jauregiko areto nagusian. Kontua da ze 2.200 sarrerak inoiz baino arinago agortu dirala, finalistak izentau baino arinago, hain zuzen.

Ajuria finalean eta sarrerak agortuta

Bizkaie! 2006-12-04 01:00   Bertsolaritzea

Arkaitz Estiballes Gernikako finalaurreko irabazlea, Iratxe Ibarra Getxoko finalaurreko irabazlea, Xabier Paia, Onintza Enbeita, Etxahun Lekue, Igor Muniategi eta Fredi Paia izango ditu bertsolagun Euskalduna Jauregian abenduaren 16an. Sarrerak, honezkero, agortuta dagoz.

Eneko Mentxaka eta Itsaso Artola argazkilari sarituak

Bizkaie! 2006-12-04 01:00   Euskaldunak munduan

Saritutako ikasle honeek abenduaren 6tik 8ra Estrasburgon egingo dan ikasleen nazinoarteko topaketa baten parte hartuko dabe. Abenduaren 8an, saritutako ikasleek nazinoarteko ziurtagiria jasoko dabe Europako Batzordean antolatutako ekitaldian, beste 35 herrialdetako sarituakaz batera.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bernard Stammek amaitu dau Velux 5 Oceans estropadako lehen etapea

Bizkaie! 2006-12-04 01:00   Euskaldunak munduan

Suitzako itsasgizonak 43 egun behar izan ditu Getxotik Australiako Fremantlera bitarteko 12.000 miliak egiteko. Bien bitartean, Golding erretirau egin da ontzian dituan kalteengaitik eta Basurko bizkaitarra aurrera doa ontzian kalte handiak dituan arren.

Euskaldunbariak protagonista Euskerearen Nazinoarteko Egunean

Bizkaie! 2006-12-01 01:00   Euskerea berbagai

Euskeraren Nazinoarteko Egunaren (abenduak 3) harian, Eusko Jaurlaritzeak hainbat ekitaldi preparau ditu astegoienerako. Domekan bertan, euskaldunbarriak omenduko ditue Donostiako Kursaal Jauregian 12:00etan hasita. Ekitaldi horretan, Juan Jose Ibarretxe lehendakariak ‘Ukan saria’ emongo deutse euskaldunbarriei.

Juan Ormaetxe TAKET bertsolariaren ibilerak

Bizkaie! 2006-12-01 01:00   Bertsolaritzea

‘Taket izan bedi jakintza baten eredua eta galdera askoren erantzuna’

Liburuaren aurkezpen ekitaldia Mungiako Mugire Txokoan egin eben abenduaren 1ean. Aurkezpenaren ostean, mungiar talde batek ‘Euskal Kantak’ entzun eta kantetako aukerea eskaini eban. Gaueko 21:30etan, barriz, bertso-afaria izan zan ‘Kaza-Peska’ txokoan, Asier Legarreta eta Miren Ibarluzeagaz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)