'Burdingintza paisaiak' Elgoibarko Makina Erremintaren Museoan

Bizkaie! 2009-07-09 16:04   Kulturea

Fernando Calleja Bilbotarraren desagertutako Bizkaiko Labe Garaietan inspirautako 'Burdingintza paisaiak' pintura-eskulturen erakusketea dago ikusgai garagarrilaren 8tik urriaren 4a bitartean Elgoibarko Makina Erremintaren Museoan.

Fernando Calleja Bilbotarraren desagertutako Bizkaiko Labe Garaietan inspirautako 'Burdingintza paisaiak' pintura-eskulturen erakusketea dago ikusgai garagarrilaren 8tik urriaren 4a bitartean Elgoibarko Makina Erremintaren Museoan.

Fernando Calleja Gordobil margolari bilbotarrak, industria siderurgikoagaz lotura handia dauen lanaren erakusketa esanguratsua dakar. Erakusketeak formatu handiko lan adierazgarrienetako batzuk azaltzen ditu, eskultura-pintura modalidadekoak, hiru dimentsinotakoak.

Artisteak umetan Egina baserrian bizi izan eban giroa islatzen dau (Urizar/Bilbao torretxe zana), burdin mehatzez inguratuta eta hor gaion inguruko zaletasuna barruratu eban. 'Mundu guztiak liluramendu kodea dauka eta nire kasuan burdingintzea da, txikitatik bizi izan dodan paisajea, hain zuzen. Betidanik deigarria subertau jat burdina eta honek ondoren jasoten dauen tratamendua', adierazo dau Fernandok.

Erabilten dituan materialak burdingintzan erabilitakoak dira. Zaku-ehunean margotzen dau, poliester erretxinea erabilten dau eta burdin-mehatzak Bizkaian egozan mehatzetatik ataratakoak. Koloreak lortzeko pigmentu komertzialak eta berak produzidutakoak konbinetan ditu.

Fernando Calleja, eskultura eta pinturearen barruan, esperimentalista barrien artean identifiketan da berez; hau da, abangoardiako mezu esperimentalaren barri emoten deuskuen horreen artean eta, esangura horretan, Euskal Herrian bizirik dagozan artista geldiezin, inkonformista eta teknikoenetariko bat dogu.


Elgoibarko Makina Erremintaren Museoa

Museoan gure ondare historiko-industriala dokumentatzeko eta girotzeko lanak egiten dira gehienbat. Museoaren 10 urteko historian, gure aitzindariek produzidutako lehen belaunaldiko makinak errekuperau eta martxan ipini dira.

Museoko ohiko bisitariek makina-erremintagaz zerikusia izaten dabe: ikastetxeak, bisita-komertzialak, sektoreko behargin eta jubilatuak, ondare industrialean interesa dabenak...

Edozelan be, ikuspegi artistikoa dauka 'Burdingintza paisaiak' erakusketeak, eta Bizkaiko Labe Garai desagertuetatik hartu dau inspirazinoa.

Museoaren ordutegia:

Astelehenetik barikura: 8:00etatik 13:00era eta 14:30etatik 17:30era.
Zapatu, domeka eta jaiegunetan:; 11:00etatik 14:00etara.
Abuztuan: martitzenetik domekara, 11:00etatik 14:00etara. Astelehenetan zarratuta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu