Liburuaren Nazinoarteko Eguna da gaur

Bizkaie! 2008-04-23 14:40   kulturbiz

Egun honen harira, hainbat ekitaldi antolatu ditue Bizkaiko hainbat herritan eta baita uriburuan be. Bilboko Berastegi kalean, berbarako, karpa bat dago jarrita eta, bertan, azken nobedadeak ikusi eta erosi ahal izango dira. Ganera, autore batzuk be bertara hurreratuko dira, aleak sinatzeko helburuagaz.

Deustuko Zubia eguaztenetik eguenerako gauean zabalduko dabe barritze lanak preparetako

Bizkaie! 2008-04-23 14:03

Deustuko Zubia eguaztenetik eguenera bitarteko gauean zabalduko da, gauerditik goizaldeko 5:30ak arte, hain zuzen be. Bilboko Udaleko Obra eta Zerbitzuen Saila zubiaren azterketa sakona egiten ari da, batez be zati mobikorrarena, oso berezia dalako, zubiaren barritze integralari ekiteko beharrezkoak diran lanak zeintzuk diran zehaztuko dauen proiektu bat idazteko asmoz.

Euskaltzaindiak Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko ordezkariak hartu ditu

Bizkaie! 2008-04-23 14:02   Euskerea berbagai

Euskaltzaindiak Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko ordezkariak hartu ditu bart, Akademiaren egoitzan. Batzarrean, bi erakundeotako ordezkariak izan dira, eta euren arteko lankidetzeari jagokozan hainbat jarduera aztertu ditue.

Nazinoarteko Kultura eta Bakearen XVIII. Jardunaldiak Gernikan

Bizkaie! 2008-04-23 12:54   jardunaldiak

Gernika Gogoratuz alkarteak Nazinoarteko Kultura eta Bakearen XVIII. Jardunaldiak egingo ditu gaurtik zapatura bitartean, 'Kosmopolitismoa eta bertako bakearen eraikuntzea' goiburuagaz. Bakea eregiteko gaitasuna nabarmentzen daben komunidade-esperientzien ganean berba egiteko konbita egin dau alkarteak.

Kalte bizkaitarrak melodia berreskuratu guran datoz

Bizkaie! 2008-04-23 12:49   Musikea

Kalte orain dala zortzi urte sortu zan Usansolon. Gero, 2002an, 'Tortura' izeneko maketea kaleratu eben. Ordutik hona, taldekideen esanetan, bidea ez da erraza izan, 'aldaketak egon dira formazinoan eta estiloan'. Horretan oinarrituta dago Bilbon aurkeztu barri daben diskoaren izenburua: 'Larrosarik gabeko bidea'.

Euskal-saharar arkeologo talde batek 300dik gora aztarnategi topau ditu Mendebaldeko Saharan

Bizkaie! 2008-04-22 15:59

Euskal arkeologoek egindako aurkikuntzen artean balore handiko 300dik gora aztarnategi dagoz, VI. eta V. milurteko hilobiak, batzuk 20 metrokoak, eta granitozko lurrean egindako grabatuak, non antilopeak, hipopotamoak, elefanteak eta jirafak irudikatzen diran.

'Irakurri, Gozatu eta Oparitu' kanpainea barriro be martxan

Bizkaie! 2008-04-22 15:36   Euskerea berbagai

Topagunea Euskera Elkarteen Federazinoak 'Irakurri, Gozatu eta Oparitu' egitasmoaren bigarren edizinoa aurkeztu dau Bilbon. Egitasmoa irakurketea sustatzeko asmoz sortu da eta Hego Euskal Herriko 17 herritan gauzatuko da, lekuan lekuko euskera alkarteen, udal liburutegien eta liburu denden alkarlanari esker.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bartzelonako Euskal Etxeak Literaldia'08 antolatu dau

Bizkaie! 2008-04-22 12:10   jardunaldiak

Apirilaren 23an hasi eta maiatzaren 23ra bitartean, errezitaldiek, irakurketek, musika emonaldiek, lehiaketek eta abarrek publiko katalana euskal literaturara hurreratuko dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Bruselako Arrain Azokan izango dira sektoreko 14 euskal enpresa

Bizkaie! 2008-04-22 11:43   Euskaldunak munduan

European Seafood Exposition Azokearen XV. edizioa egingo da Bruselako Exhibition Center-en gaurtik (apirilak 22) eguenera (apirilak 24) bitartean. Han izango dira arrainaren eta produktu eratorrien sektoreko 14 euskal enpresa, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailaren babesagaz.

Basque Research webguneak VI. Tesi Saria jarriko dau martxan maiatzaren 1ean

Bizkaie! 2008-04-21 15:28

Helburua ikertzaile gazteek egiten dituen lanak gizarteratzea eta saritzea da. Parte-hartzaileek 2007an aurkeztu eta gainditutako zientzia edota teknologiako doktore-tesiaren laburpen bat bialdu beharko dabe.

Manolo Garciak maiatzaren 13an kaleratuko dau disko barria

Bizkaie! 2008-04-21 14:11   Musikea

'Saldremos a la lluvia'. Hori da, hiru urteko isiltasunaren ostean, Manolo Garciak kaleratuko dauen disko barriaren izenburua. Kultura desbardinetako erritmo eta doinuak batzen dituan disko honen grabazinorako, Figueresen (Girona) eta Grezian, Kreta ugartean izan da abeslari, musikari eta margolaria.

Unai Basurkok eta Eunate Agirrek jaso dabe 2007ko Kirolari Onenaren Euskadi Saria

Bizkaie! 2008-04-21 11:12

Itsas-gizonak eta bodyboarderrak apirilaren 22an jasoko dabe saria Lehendakaritzearen Gasteizko egoitzan, 19:30ean. Euskadi Kirol Sarien helburu nagusia kirol arlo zabalean kalidadea eta eredugarritasuna bultzatzea da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Artium Fundazinoak arte garaikideen inguruko sorkuntza eta ikerketarako beken deialdia zabaldu dau

Bizkaie! 2008-04-18 16:27

Bekea artista, ikasle, ikertzaile, komisario eta artearen kudeatzaileei zuzenduta dago, 44.000 euroko ordainsariagaz. Sei hilabeteko iraupena izango dau.

Pakea Bizkaia barria prest honezkero

Bizkaie! 2008-04-18 12:51   Euskaldunak munduan

Aurtengo erronka garrantzitsuei aurre egin aurretik, Unai Basurkoren lantaldeak Pakea Bizkaia belaontzia goitik behera desarmau edo desmuntau ostean, gaur, apirilak 18, Bizkaia Pakea barria aurkeztuko dabe Getxon Jose Luis Bilbao Bizkaiko Diputadu Nagusia eta bestelako agintari eta kultura arloko ordezkariak bertan dirala.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Getxok 33 kilometro bidegorri izango ditu 2011. urtean

Bizkaie! 2008-04-18 11:32

'Bizikletearen erabilera praktikoa eta egunerokoa ahalbidetuko da ganerako garraiobideen benetako alternatiba moduan, Europan dagoeneko bizi-bizi dagoan bizikletearen kultureagaz bat egitea dauelarik jomuga’, Imanol Landa alkateak esan dauenez.

Fitoren 'Soy todo lo que me pasa' autobiografia-liburua argitaratu dabe

Bizkaie! 2008-04-18 11:09   Musikea

Fito Cabrales musikari bilbotarraren Soy todo lo que me pasa (Now Books) autobiografiako lehen lerroetan 'Fito naz. Txikia naz' esaldia irakur daiteke. Fito & Fitipaldis taldeko buruak bere bizitzako oroitzapenak kontau ditu lan horretan.

Uribe eta Atxaga Europako poesiaren inglesezko antologia batean

Bizkaie! 2008-04-17 19:29   Kulturea

Liburuak XX. mendearen azken hamarkadan eta XXI.aren hasieran argitaratu daben Europa osoko 270 idazleren poemak batzen ditu.

Egipto Bilbon

Bizkaie! 2008-04-17 18:45   Kulturea

Bilboko Artelan Berreginen Museoak 'Egipto. Misterioa eta Historia' izenburuko erakusketa jarriko dau ikusgai maiatzaren 15era arte. Horus Tailerraren eskutik landutako erakusketa honek historiako zibilizazinorik aspaldikoen eta enigmatikoenetako baten arkeologia aurkikuntza nagusiak bertatik bertara ezagutzeko aukera eskainiko dau.

Gipuzkoako IV. Bertso Eskolen Eguna Usurbilen

Bizkaie! 2008-04-17 15:53   Bertsolaritzea

Gipuzkoako bertsolari neska-mutilen hartu-emonak zaintzea eta sustatzea da ekimenaren helburu nagusietako bat Unai Muñoa, Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko Transmisino Saileko kideak azaldu dauenez.

Samar: erritmoetan oinarritutako musikea

Bizkaie! 2008-04-17 15:39   Musikea

Orain dala bost urte sortutako taldea da Samar eta 'Ramas' izeneko lehenengo diskoa kaleratu barri dabe. Oinarrian australiar aborigenen didjeridoo musika-tresna berezia hartuta eta beste hainbat musika-tresna bereziren soinuak nahastauta, inprobisazinoaren eta ondo landutako soinuen erdibideko lanak batu ditue.

»» Ikusi argazki guztiak (2)