Bizkaiko Aldizkari Ofiziala era digitalean baino ez da argitaratuko eguaztenetik aurrera
2009-06-29 17:292000tik, BFAk aldizkariaren formatu bi erabili ditu, baina teknologia barrien aurrerapenak aldizkaria web-orrian bakarrik mantentzea eragin dau. Webgune horretan, arinago eta azkarrago bilatu ahal izango da informazinoa eta dokumentuak kopietako eta datu-basean gordeteko aukerea be egongo da.

Bizkaiko Foru Aldundiak era digitalean baino ez dau argitaratuko Bizkaiko Aldizkari Ofiziala eguazten honetatik (garagarrilaren 1etik) aurrera, edizino inprimatua albo batera itxita. Teknologia barrietara egokitzeko eta horreek ezartzeko asmoz hartu dau erabagia foru erakundeak.
Holan, eguaztenetik aurrera, Bizkaiko Foru Aldudiaren argitalpen ofiziala digitala baino ez da izango eta web-orri honetan eskuratu ahal izango da, doban: www.bizkaia.net
2000. urtetik, Bizkaiko Aldundiak aldizkariaren formatu bi erabili ditu, baina teknologia barrien aurrerapenak aldizkaria web-orrian bakarrik mantentzea eragin dau. Webgune horretan, arinago eta azkarrago bilatu ahal izango da informazinoa eta dokumentuak kopietako eta datu-basean gordeteko aukerea be egongo da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!