Hizkuntza Politikak 54'5 miloe euro izango ditu aurten
2008-01-02 10:16 Euskerea berbagaiEusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak 54.474.005 euroko aurrekontua izango dau aurten. 2007koagaz alderatuta, % 6,5 handiagoa. Aurrekontu osoaren % 82 euskerea sustatzeko proiektuei diru-laguntzinoak emoteko erabiliko da.
Errege Kabalgateak zirkuaren mundua ekarriko dau Bilbora
2007-12-28 15:43Meltxor, Gaspar eta Baltasar Errege Magoak urterrilaren 5eko arratsaldean, etxeko txikienen ilusinoa eta fantasia asetu guran urteroko hitzorduan izango dira. Auten, laguntzaile bereziakaz etorriko dira: zirkuko artistakaz eta mundu osoko azoka popularretako lagunakaz.
'El Orfanato' gaur ikusgai AEBetan
2007-12-28 11:55 Barriak2007ko film espainiar arrakastatsuena izan da 'El Orfanato'. Ia 24 miloe euro batu ditu, eta 4.170.000 lagunek ikusi dabe. Bayonaren filmak, gainera, 14 sari-proposamen lortu ditu Espainiako Zinema Akademiaren Goya sarietarako, Film Onenaren sailean, Zuzendari Barri Onenarenean eta Emakumezko Aktore Onenari jagokonean, besteak beste.
'Gratien Adema Zaldubi, saindu batzuen biziaz', 'Euskaltzainak' bildumako lehenengo liburua
2007-12-27 17:46'Euskaltzainak' bildumea barri·barria da, Euskaltzaindiak sortu barri dau eta bertan euskaltzain izan diran eta diranen obrak eta eurei buruzko azterketak argitaratuko ditu Akademiak. Horrezaz gan, Euskaltzaindiaren historiarako esanguratsuak diran hainbat egileren lanak be kaleratuko dira bilduma horretan.
Jorge Fuente santurtziarraren ‘Maskara’ kartelak iragarriko ditu 2008ko Bilboko aratusteak
2007-12-27 14:45Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Sailak antolatutako Aratusteetako Kartelaren Lehiaketako edizino honek 136 parte-hartzaile izan ditu, igaz baino 48 gehiago, eta irabazleak 2.800 euro jasoko ditu.
Viñarock jaialdian 90 kontzertu baino gehiago izango dira
2007-12-27 14:25 MusikeaJaialdiaren XIII. edizinoa maiatzaren 1etik 3ra ospatuko da. Lekua, urtarrilaren 17an jakinarazoko dabe antolatzaileek. Barricada, Su Ta Gar, Amparanoia, Baron Rojo, Habeas Corpus, Hamlet, Huecco, Koma, Narco, Rosendo, 7 Notas 7 Colores eta Siniestro Total taldeak izango dira, besteak beste.
Azken Metal Hotsa
2007-12-27 11:35 MusikeaNabari taldean ibilitako bost kideak alkartu egin dira; Keko, Unai eta Mikel (kitarrak), Etxe (baxua eta ahotsa) eta Eneko (bateria). Hilebete batzuk darpez alkarregaz eta kanta barriak grabau ditue. Kanta barri horreek eta 2003an kaleratutako 'Metal Hotsa' maketea CD barri batean kaleratu ditue, euren azken zuzenekoa dala eta.
Merinalde Eguna gaur
2007-12-27 10:44Egun honetan Durangaldeko alkateek Gerediagako baseleiza aurreko foru zelaian 1875eko abenduaren 27an egin eben azken batzarra gogoratzen da. Hurrengo urteko garagarrilaren 22an kendu zituen foruak eta eskualdeko erakunde propioak desagertuarazo.
Lolitak Arriagako urteko azken kontzertua eskainiko dau
2007-12-27 10:08 Musikea'Sigue caminando' disko barria osotzen daben 11 kantak eskainiko ditu gaur, 20:00etatik aurrera, Bilboko Arriaga Antzokian. Bolero, son kubatar, jazz eta pop-rock estiloak jorratu ditu Lolitak lan barrian.
Euskera eta euskal kulturako ikastaroak Moskun eta Berlinen
2007-12-26 18:38 Euskaldunak munduanEusko Jaurlaritzearen Kultura Sailak bultzaturik, euskera eta euskal kulturearen ikastaroak sortu dira Europa eta Amerikako hainbat unibersidadetan, eta gaur egun, 12 herrialdetako 24 unibersidadetan eskaintzen dira ikastaro horreek.
Hamabost talde lehiatuko dira Elgetan Ikus-entzunezkoen III. Rallyan
2007-12-26 13:34 BarriakHamabost taldek emon dabe izena norgehiagokan parte hartzeko, eta horrek, duda barik, giro polita sortuko dau herrian egun osoan. Antolatzaileen kalkuluen arabera, 80 gazte inguru batuko dira Elgetan lehiaketearen bueltan, Euskal Herriko lurralde guztietatik etorritakoak.
Euskerearen bilakaerearen barri emongo dauen bildumako ale bi argitaratuko ditue
2007-12-26 13:27 Euskerea berbagaiEusko Jaurlaritzeak 'Euskaraz mintzagai' liburu bilduma barria eta sarean ikusgai jarriko dan 'Euskara mintzagai: usteak eta iritziak' saila aurkeztuko ditu bihar, abenduak 27, Donostiako egoitzan.
Pou anaiek Antartidako 'Three Pigs' hormea eskalau dabe
2007-12-26 10:47Haize hotzari eta edurrari aurre egin ostean, eskalatzaile gasteiztarrek 'Three Pigs' hormeagaz emon deutsie amaierea orain dala bost urte hasitako '7 horma, 7 kontinente' egitasmoari.
Sonny Rollinsek Gasteizko Jazzaldian joko dau, 2008ko garagarrilaren 18an
2007-12-21 14:40 MusikeaUrteko Musikaria eta Saxo Tenore Onena aukeratu dabe 2007an 'Down Beat' aldizkariko irakurleek, eta jazzaren barritzaile nagusietakoa izaten jarraitzen dau. 'The Village Voice' egunkariak ‘jazzaren azken hilezkorra’ bezela definidu dau, eta jazzaren urrezko garaitik bizirik irauten dauen bakanetakoa da.
Bizkaiko Sukaldarien Alkarteak eta Eusko Labelek batera ospatuko dabe Bilbon Santo Tomas eguna
2007-12-20 18:27Eusko Labeldun okelea preparetan, besteak beste, Iñigo Ordorika, Alberto Zuluaga, Mikel Barinagarrementeria, Carlos Kortabitarte, Joseba Arana eta Ricardo Pérez sukaldariak ibiliko dira. Danetara, egun guztian zehar 2.000 sahiets pintxo inguru emotea espero da.
Euskeraz erregistrautako lehenengo umea
2007-12-20 14:00 Euskerea berbagaiBarri pozgarria izan arren, gogor kritikau gura dogu gure hizkuntzeari ofizialtasuna autortu eta 20 urtez itxaron behar izana, eta gainera, hainbat eskari eta helegiteren ondorioz lortu beharra’, adierazo dau Paul Bilbaok.
Jaurlaritzeak, Generalitateak eta Xuntak hizkuntz aniztasuna sustatzeko zenbait jarduera egingo ditue
2007-12-20 12:05 Euskerea berbagaiHizkuntz aniztasuna sustatzeko eta errespetetako zenbait jarduera egingo ditue alkarregaz 2008. urtean, Unescok izentautako Hizkuntzen Nazinoarteko Urtean. Holan adostu dabe hiru gobernuetako hizkuntz politikearen goi agintariek Santiagon izandako bileran, 2007ko martian sinatu lankidetza-hitzarmenaren argitan.
Piperrak taldeak azken kontzertua grabauko dau
2007-12-20 11:42 MusikeaZortzi urteko isilunearen ostean, 2008ko urtarrilaren 19an emongo dau Piperrak talde nafarrak orain urtebete hasitako birearen azken kontzertua Durangoko Landako gunean. Kontzertu berezia izango da, izan be, CDa eta DVDa grabetea da asmoa.
Urietan ibilgailuen zirkulazinoa erregulau gura dau Jaurlaritzeak
2007-12-20 10:362008-2012 urte arterako klima-aldaketearen kontrako plana aurkeztu dau Eusko Jaurlaritzeak eta, beste neurri batzuen artean, urietan sartzen diran ibilgailuei tasak jartea proposatuko dau, era horretara, CO2 emisinoak murrizteko asmoz.
‘Euskaraz bai’
2007-12-19 17:27 Euskerea berbagai‘Adierazpen honegaz bat egiteko eskaerea luzatu nahi deutsegu Euskal Herriko eragile guztiei, ‘Euskaraz bai’ esatea eta egitea danon erantzukizuna dalako’, azaldu dau Xabier Mendigurenek.
















Aurreko artikuluarekiko interesatuta nau euskal aditza trinkoak liburu hau erosteko. Erraidazuek mesedez prezio ta zenbat orrialde kopuruak dabez
»» Aditz trinkoa batuan, bizkaieraz eta ...