Segundoan 680.000 miloe eragiketa matematiko egiten dituan ordenagailua erosi dau EHUk

Bizkaie! 2007-03-19 01:00

Erosketearen helburua unibersidadeko ikertzaileek nazinoarte mailan puntako ikerketa proiektuak egiteko lehen mailako tresna bat eukitea da.

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU), Ikerketako Errektoreordetzaren Ikerkuntzarako Zerbitzu Orokorren (SGIker) bitartez, segundo batean 680.000 miloe eragiketa matematiko egiteko gaitasuna dauen ordenagailu bat erosi dau. Erosketearen helburua unibersidadeko ikertzaileek nazinoarte mailan puntako ikerketa proiektuak egiteko lehen mailako tresna bat eukitea da.

EHUko iturrien arabera, ‘superordenagailu’ barriak, unibersidadeak berak 'Arina' izena jarri deutsona, honako ezaugarriak ditu: 128 prozesadore (668 GFLOPS, edo bestera esanda, 668 Giga Floating Operations Per Second, segundo batean 680.000 miloe eragiketa matematiko egiteko aukerea emoten dabenak), 264 gigabyteko RAM memoria, eta 8 terabyteko memoria edukiera, horreetako 4 Espainian lehenengoz instalau dan HPren abiadura handiko SFS sisteman (Shared File System).

Horrek guztiak esan gura dau tresna informatiko hori Euskal Autonomia Erkidegoko ordenagailu publiko handiena dala. Ganera, edozein ikertzaile edo enpresak erabilteko aukerea izango dau, ikerkuntzeari aplikautako informatika-zerbitzu nagusiaren bitartez.

Azpiegitura honetan egindako inbersinoa 780.000 eurokoa izan da. Inbersinoa bi fasetan egin da: lehenengoa, 2004an (300.000 euro) eta bigarrena, oraintsu (480.000 euro).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu