Ardao-dastaketak txoko eta alkarte gastronomikoetan

Bizkaie! 2007-03-19 01:00   Jan edanak

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila Euskadiko ardaoen dastatzeak sustatzeko programea jarri dau martxan txoko edo alkarte gastronomikoetako bazkideen artean, txakolina eta Arabar Errioxako ardaoa adituen artean ezagutarazoteko helburuagaz.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saileko iturriek jakinarazo dabe proiektu honen asmoa honako hau dala: txakolinak eta Arabar Errioxako ardaoa publiko jakin bati ezagutarazotea, hau da, adituei eta gastronomiagazko eta ardaogintzeagazko sensibilidade berezia daukienei.

Lehenengo faseari ekiteko, 40 dastatze egingo dira Gipuzkoako alkarte gastronomikoetan. Dastatze horreek Bizkaie!-ko kolaboratzaile izandako Mikel Garaizabal sumiller eta enologoak zuzenduko ditu.

Interesa daukien alkarte gastronomiko danek izango dabe parte hartzeko aukerea baina baldintza honeek bete ezkero: batetik parte-hartzaile kopurua gitxienez 20 lagunekoa eta gehienez 25ekoa izatea, eta, bestetik, lekua izan beharko dabe dastaketak egiteko.

Dastatzeen iraupena, gitxi gorabehera, ordu bikoa izango da. Parte-hartzaileei dastatze-eskuliburu bana eta erabilitako ardoak emongo jakez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu