‘Hizkuntza Politikea Gizartean’ jardunaldiak Donostian, martiaren 23an
2007-02-28 01:00 Euskerea berbagaiEuskerea zabaltzeko eta normalizetako helburuagaz lan egiten daben erakunde eta alkarte eragileei berbea emoteko eta hizkuntz politikeak gizartean dauen oihartzunaz berba egiteko helburuagaz antolatu dau jardunaldia Udako Euskal Unibersidadeak.
Behatokiak kontsumitzaileen hizkuntza-eskubideak aztertu ditu
2007-02-28 01:00 Euskerea berbagaiTxostenaren helburua herritarrei euren eskubideak zeintzuk diran jakinarazoteko eta erakundeei hizkuntza-eskubideak arauen bidez bermatu behar dirala gogorarazoteko da.
Picassoren obra bi lapurtu dabez
2007-02-28 01:0050 miloe euroko balioa daukie
Artistearen loba Diana Widmaier-Picasso dalakoaren Pariseko Grenelle kaleko etxebizitzan sartu dira lapurrak eta bertan lapurtu dabez ‘Jacqueline’ eta ‘Maya à la pupée’ artelanak.
Bilboaldeak eta Ipar Uribek saio bana irabazi dabe Bertsolari Gazteen XV. BBK Sariketan
2007-02-28 01:00 BertsolaritzeaLehen saioan, Lea Artibaik 362,5 puntu lortu ebazan eta Bilboaldeak, barriz, 363,5.
Arratia eta Ipar Uriberen arteko lehian Ipar Uribeko taldeak 380 puntu lortu dauz eta Arratiak, barriz, 368,5.
Durangaldeko hainbat taldek rockaren talde eta artista klasikoen bertsinoak egingo ditue ‘Greatests Hits’ gau berezian
2007-02-27 01:00 MusikeaDurangaldeko hainbat musika taldek bat egingo dabe martiaren 9an eta 16an Durangoko Plateruena kafe antzokian egingo dan ‘Greatest Hits Gaua’ izeneko ekimenean. Bertan, rockaren talde eta artista klasikoen bertsinoak joko ditue, talde klasiko horreetako taldekideez mozorrotuta.
Ilargi-eklipsea ikusgai zapatuan
2007-02-27 01:00 Babes-neurririk barik begiratu ahal izango jakoIlargi-eklipseetan, bata bestearen atzean jarten dira Eguzkia, Lurra eta Ilargia, eta Lurrak espazioan egiten dauen gerizpe-zatia pasetan dau Ilargiak. Zapatuko kasuan, Europatik, Amerikatik, Asiatik eta Afrikatik ikusiko da fenomenoa.
Hamar talaia 1936ko gerrarako
2007-02-27 01:00Egin zan esparruetan eta lurraldeetan gerreak izandako gauzapen desbardinez jaubetuta, ‘10 talaia 1936ko gerrarako’ erakusketea jazoera haretara hurrratzen lguntzeko saio bat da gatazkearen aldien eta Euskal Herrian sorrarazo zituan egoeren bitartez.
Berangoko jantza-taldea Krakoviara joango da udan
2007-02-27 01:00 Kulturea Bidaia garagarrilaren 28tik abuztuaren 2ra izango daSimon Otxandategi taldea zuzeneko ‘Charter’ hegaldi berezi batean joango da, geldialdirik barik. Honezaz ganera, inguruko leku ederrenak eta interesgarrienak ezagutzeko ibilalditxuak be antolatu dabez.
Martin Scorsese nagusi Oscar sarietan
2007-02-26 01:00 BarriakBorja Cobeaga zuzendari donostiarrak ez dau film labur onenaren saria jaso.
Emakumezko aktore onenaren saria Helen Mirrer The Queen filmeko protagonisteari emon deutse eta Forest Whitakerri, bestalde, gizonezko aktore onenarena, The Last King of Scotland filman egindako lanagaitik.
Aitzol Barandiaranek irabazi dau VI. Abra Saria
2007-02-26 01:00 BertsolaritzeaLehenengo zatian, Odei Barrosok eta berak lortu eben puntu gehien eta biak pasau ziran bigarren zatira. Hor, Barandiaran ataundarrak Barrosok baino puntu gehiago lortu ebazan, bertsolari bien lana goraipatzekoa izan arren.
Aurelia Arkotxa proposatu dabe euskaltzain oso izateko
2007-02-26 01:00 Euskerea berbagaiAurelia Arkotxa Jean-Louis Davant, Emile Larre, Txomin Peillen eta Beñat Oihartzabal euskaltzainek proposatu dabe.
Jan Ullrichek txirrindularitzea itxi dau
2007-02-26 01:00Txirrindularitza profesionala itxi arren, txirrindularitzeagaz lotuta jarraitzeko asmoa iragarri dau, Austriako Volksbank taldeko gazteen aholkulari zereginetan.
Iñigo Olaetxea nagusi Etxarri Aranazeko saioan
2007-02-26 01:00 BertsolaritzeaSaio ederra izan zan Etxarri Aranazen jokatutakoa eta Iñigo Olaetxeagaz batera, bigarren sailkatuak be, Jon Barberenak be finalean kantetako aukerea izango dau segurutik.
BBKren Bertsolari Gazteen XV. Sariketea martxan dago
2007-02-26 01:00 BertsolaritzeaEskualdeka antolatuta, bertsolari gaztetxuenek jentaurrean kantetako aukera parebakoa daukie eta, ez horren gaztetxuenek, euren doeak erakusteko.
Bertsolariak, irakasleak, poetak, idazleak eta antzerkiko aktoreak dira protagonista ‘Bidegileak’ bildumaren ale barrietan
2007-02-26 01:00‘Bidegileak’ bildumearen helburua da historian euskerearen eta hizkuntza normalizazinoaren alde lan egiten daben norbanakoak eta erakundeak ezagutzera emotea.
Mexiko Uriko Euskal Etxeak eta HABEk lankidetza-akordioa sinatu dabe
2007-02-23 01:00 Euskaldunak munduanOrain arte euskera eskolek izandako garapena aztertzea eta aurrerantzean ekimenak jarraituko dauen bidea zehaztea dira akordioaren helburu nagusiak.
Gastronomia eta Kalidadezko Elikadurearen I. Azoka Profesionala izango da urrian BECen
2007-02-23 01:00 Jan edanakProfesionalei zuzendutako azokea izango da. Bisitarien artean, chef, summiller eta tabernariak espero dira, besteak beste.
Hogei bertsolari Arabako txapela nork jantziko zain
2007-02-23 01:00 BertsolaritzeaArabako Bertsolari Txapelketea zezeilaren 24an, Amurrion hasi eta apirilaren 21ean amaituko da, Gasteizeko Jesus Guridi auditoriumean.
Red Hot Chili Peppers Bilbon, bagilaren 22an
2007-02-23 01:00 Musikea ‘Bilbao BBK Live 2007’ jaialdian joko dabeTalde estadubatuarrak bagilaren 22an joko dau Kobetamendin, ‘Bilbao BBK Live 2007’ jaialdian.
Enpresetan euskerea sustatzeko HPSren programea martxan dago
2007-02-22 01:00 Euskerea berbagaiProiektua bideratu, babestu eta zuzenduko dauen Kudeaketa Batzordea (erakunde publikoek eta CONFEBASK, ADEGI, CEBEK eta SEA enpresari-alkarteek osotua) eratu da honezkero.

















Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...