Emakume eta gizonen arteko Berdintasuna Sariak banatu ditue Bilbon

Bizkaie! 2009-05-22 15:27

Jose Luis Bilbao Bizkaiko diputadu nagusiaren eskutik jaso dabe gizon eta emakumeen arteko Berdintasuna Saria Orozkoko Udalak, Bizkaiko Induskari Elkarteak, Sopuertako Gaurko Emakumeak Elkarteak eta Margotu Gizarte Bereizkeriaren Aurkako Elkarteak. Lau saridun honeek 211 proiektuen artean aukeratuak izan dira.

Jose Luis Bilbao Bizkaiko diputadu nagusiaren eskutik jaso dabe gizon eta emakumeen arteko Berdintasuna Saria Orozkoko Udalak, Bizkaiko Induskari Elkarteak, Sopuertako Gaurko Emakumeak Elkarteak eta Margotu Gizarte Bereizkeriaren Aurkako Elkarteak. Lau saridun honeek 211 proiektuen artean aukeratuak izan dira. Ekitaldia Bilboko Arenalean izan da, Bizkaiko Emakumeen Alkarteen Azokako erdiko karpan, hain zuzen. Azokea eguaztenetik dago zabalik bardintasunaren alde beharrean dabilzan 80 erakunderen parte-hartzeagaz.

Edizino guztietan, Berdintasuna Sariak banatzeko ekitaldia martiaren 8an egin izan da, hau da, Emakumearen Nazinoarteko Egunaren ospakizunagaz batera. Aurten, barriz, ekitaldiari izaera erreibindikatiboa emon gura izan jako, urikoagoa, eta horregaitik Bilboko Arenalean, egunotan martxan dan Emakumeen Elkarteen Azokearen barruan kokatu da.

Berdintasuna Sariak 2002. urtean sortu zituan Bizkaiko Foru Aldundiak eta helburu nagusia da gure lurralde historikoan lan egiten daben izaki, erakunde, enpresa eta udal guztiek emakume eta gizonen arteko bardintasunaren helburura heltzeko eta bardintasun hori gero eta hurrago egotea lortzeko egiten daben lana aintzatestea. Era berean, sari honegaz eragin pizgarria lortu nahi da, gizartea sentiberatzea eta Bizkaian bardintasunezko politikak sustatzea.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu