GIZek eta BERMESEXek II. Piropo Lehiaketea antolatu dabe
2009-05-25 12:24Ligatzeko Esamoldeen II. Lehiaketearen helburua, lagunarteko egoera informaletan euskerazko esamoldeak sustatzea da, hizkuntzeagaz jolastea, piropoak sortuz.
Maiatzaren hasierako 'Sexuburuauste' jardunaldien ostean, Bermeoko Udaleko Gazte Planak, Gazteentzako Informazino Zerbitzuak (GIZ) eta Bermesex, Bermeoko sexu-aholularitzarako udal zerbitzuak Ligatzeko Esamoldeen II. Lehiaketea preparau dabe. Honen helburua, lagunarteko egoera informaletan euskerazko esamoldeak sustatzea da, hizkuntzeagaz jolastea, piropoak sortuz.
Lehiaketan, edozeinek hartu leike parte, izan be, lanak epaitzeko orduan maila bi bereiziko dira: 18 urtetik beherakoak eta 18tik gorakoak. Gaia piropoa izango da; hau da, ligatzeko erabili diran edo izan diran esamolde edo piropoak.
Herriko hainbat taberna, denda, ikastetxe eta udal zerbitzutan kutxak jarri dira. Euren ondoan dagozan txarteletan piropoa idatzi eta kutxan sartu baino ez da egin behar. Lehiaketan parte hartzeko beste modu bat bermesex@bermeo.org helbidera piropoa bialtzea da. Esamoldeagaz batera, egilearen datuak (izen-abizenak, edadeas, telefonoa eta e-posta) jarriko dira.
Piropoak aurkezteko epea bagilaren 8ra artekoa izango da. Jasotako piropo guztien artean, epaimahaiak sei aukeratuko ditu, hiru maila bakotxeko. Esamolde guztiak Bermeoko Udalaren esku geratuko dira.
Sariak ondoren zehazten diran moduan banatuko dira:
• A maila: Irabazleari iPOD bat; bigarrenari surf denda batean gastetako 40 €-ko erosketa txartela eta hirugarrenari 30 €-ko erosketa txartela.
• B maila: Irabazleari Bilbao BBK Live jaialdirako sarrerea; bigarrenari persona birentzako afaria eta hirugarrenari spa batean gastetako 60 €-ko erosketa txartela.
Epaimahaia antolatzaileek aukeratuko dabe eta haren erabagia aldaezina izango da. Epaimahaiak halan ebazten badau, sariak emon barik be geratu leitekez.
Sari banaketea bagilaren 13an izango da, eguerdiko 13:00ak aldera, Talan izango dan ‘Uda Erotismoz Beterik Dator’ jarduerearen barruan.
Informazino gehiago:
- www.gizbermeo.blogspot.com/
- www.giz.bermeo.org edota 94 6179158 telefonoan
- Sexualitatea: Aholkularitza Zerbitzu Publikoak
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!