Angela Arregui diseinatzaile bilbotarra hil da
2006-07-21 02:00Moda diseinatzaile bilbotarra gaixorik egoan eta 67 urtegaz, atzo hil zan Barakaldoko Gurutzetako ospitalean. Hileta eleizkizuna gaur, garagarrilak 21, izango da Bilboko Xabierko San Frantzizko parrokian.
Ameriketan euskaldunei buruz argitaratutako informazinoa digitalizauko da
2006-07-21 02:00 Euskaldunak munduanJasotako informazinoa EHUtik bialduko jake erakunde sinatzaileei eta eurak arduratuko dira zabalkundeaz eta ikerketaz.
Abizen bereko personen bilkurarik handienaren bila Galesen
2006-07-20 02:00Galesko telebista-kate batek abizen bereko personen bilkurarik handienaren marka gainditzea proposatu dau, eta Jones abizena daben ehunka herritar Blaenau Ffestiniog uri galestarrean batzea da asmoa.
Kontseiluak postontzien konpromisoa kaleratu dau, ‘Publizidadea euskeraz’ lemapean
2006-07-20 02:00 Euskerea berbagai‘Publizidadea euskeraz’ kanpainearen bidez, Kontseiluak herritar guztiei euskereagazko konpromisoa eskatu gura deutse, hau da, propagandea euskeraz jasoteko eska dagiela.
Maskaradak lau sari jaso ditu AEBetan
2006-07-20 02:00 Euskaldunak munduanMaskarada antzerki-konpainia bizkaitarra AEB eta Kanadan ibili da Picassoren 'Guernica' koadroa oinarri hartuta egindako lana antzezten eta ikusle zein kritikoen erantzuna sekulakoa izan da.
Tirri Tarra taldeak Bilbon aurkeztuko dau disko barria
2006-07-20 02:00 MusikeaDatorren garagarrilaren 22an, musikazaleek hitzordua dabe Bilbon. Gaueko 10:30etatik aurrera, Uribitarteko Pasealekuan, Tirri Tarra talde sinfonikoak ‘Argi Beltz’ disko barria aurkeztuko dau, Donostiako Orfeoia eta Et Incarnatus ganbera-orkestra musika taldeen laguntzinoagaz.
Lekeitioko Udalak lehiaketea deitu dau Euskara Zerbitzuaren logoa bilatzeko
2006-07-20 02:00 Euskerea berbagaiEuskara Zerbitzuaren irudia izango dan logo baten bila dabil Lekeitioko Udala eta horretarako lehiaketea antolatu dau. Lanak aurkezteko epea abuztuaren 31ra arte egongo da zabalik, eta aukeratutako logoaren egileari 250 euroko saria emongo jako.
Aste Nagusia’06: 350 ekitaldi eta 2’5 miloe euroko aurrekontua
2006-07-19 02:00 MusikeaAbuztuaren 19tik 27ra bitartean, aurtengo Aste Nagusiaren egitarauak 350 ekitaldi izango ditu, 13 eszenatoki aurreikusi dabez eta, danetara, 26 txosna izango dira.
Euskarabidea-ren webgunea
2006-07-19 02:00Joan dan bagilaren 27an euskalgintzako 400 kidek publiko egin eben ‘euskarabidea’ izeneko adierazpenari jarraipena emoteko www.euskarabidea.euskalerria.org webgunea abian jarri da.
Eusko Ikaskuntzaren EuskoSarek Mikronarrazinoen Nazinoarteko Lehiaketea antolatu dau
2006-07-19 02:00Eusko Ikaskuntzaren EuskoSarek (Euskal Komunidade Globalaren zerbitzura dagoan sareak) Euskal Herriaz zein euskal gaiaren ganeko Mikronarrazinoen Nazinoarteko Lehiaketearen lehenengo edizinoa antolatu dau.
Eusko Jaurlaritzeak eta BFAk euskerearen aldeko hitzarmen bat barritu dabe Labayrugaz
2006-07-19 02:00 Euskerea berbagai Ekimenaren asmoa 'euskerearen erabilerea indartzea da eta hizkuntzea euskaldunen bizitzearen alor guztietara zabaltzea' da.Nazinoarteko Folklore Jaialdia Gaztedi Dantza Taldearen 55. urteurrena ospatzeko
2006-07-19 02:00 KultureaGaztedi Dantza Taldearen 55. urteurrena ospatzeko, Nazinoarteko Folklore Jaialdia izango da Bilbon; hitzordua, garagarrilaren 22an, zapatuan, Arriaga Plazan, arratsaldeko zazpietatik aurrera.
Donostiako Fantasiazko eta Bildurrezko Zinemaren Asteak atzera begirakoa eskainiko deutso David Cronenbergi
2006-07-18 02:00 BarriakDonostiako Fantasiazko eta Bildurrezko Zinemaren XVII. Astea urriaren 28tik zemendiaren 4ra izango da aurten eta atzera begirakoa eskainiko deutso David Cronenberg zinemagile kanadarrari. Gainera, ‘Elm Streeteko amesgaiztoa’ pelikuletan Freddy Kruegeren rola egin eban Robert Englund izango da jaialdiaren kartelaren protagonistea.
Getxoko XXII. Nazinoarteko Folklore Jaialdiak hiru kontinentetako taldeak batuko ditu astegoien honetan
2006-07-18 02:00 KultureaSaioak Algortako Biotz Alai plazan izango dira gaueko 22:00etan hasita; sarrerea doban izango da egun guztietan. Aurten, Itxartu taldearen (Getxo), Areosako Talde Etnografikoaren (Portugal) eta Senegalgo Kora taldearen emonaldiez gozau ahal izango da Getxon.
Otxandioko bonbardaketearen 70. urteurrena
2006-07-17 02:00Otxandioko Udalak garagarrilaren 22an herria bonbardeau ebela 70 urte beteten dirala gogoratzeko hainbat ekitaldi antolatu ditu asteon. Gerediaga Elkarteak ekitaldietan parte hartuko dau.
Getxoko Udalak euskeraz gai didaktikoak sortzeko ekimen bat abiarazo dau Labayrugaz
2006-07-17 02:00 Euskerea berbagaiOraintsu Getxoko Udalak eta Uribe Kostako Mankomunidadeak inguruko hizkuntz-ondarea berreskuratzeko eta zabaltzeko sinatutako hitzarmenaren barruan dago ikerketea.
Portugaleteko XXXII. Nazinoarteko Folklore Jaialdirako sarrerak salgai dagoz
2006-07-17 02:00 KultureaPortugaleteko eta Euskal Herriko XXXII. Nazinoarteko Folklore Jaialdiak jarri ditu salgai daborduko garagarrilaren 21, 22 eta 23an herri bizkaitarreko Zubi Alde kiroldegian izango diran emanaldietarako sarrera eta bonuak.
Bilbao Live Festival jaialdira 51 mila lagunetik gora batu dira
2006-07-17 02:00 Musikea51.000 ikusletik gora joan dira Bilbao Live Festival jaialdira, garagarrilaren 13tik 15era bitartean Kobetamendiko zelaietan egindako lehen edizinora, Last Tour International kontzertu erraldoiaren antolatzailearen arabera.
Pirmin Treku dantzari zarauztarra hil da
2006-07-14 02:00Pirmin Treku dantzari gipuzkoarra hil da gaur goizaldean bihotzekoak jota.
Bilbao Live Festival jaialdiak 9.566 persona batu ditu lehen jardunaldian
2006-07-14 02:00 MusikeaBilbao Live Festival musika jaialdiaren lehen jardunaldia jazoera larririk barik egin zan bart eta gaueko 23:00ak arte, danetara, 9.566 lagunen sarrerea zenbatu eben musika kontzertuen barrutian, jaialdiko arduradunek gaur jakinarazo dabenez.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...