Euskarazko Komunikazio Taldeak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatuko dabe

Bizkaie! 2006-10-19 02:00   Euskerea berbagai

Hitzarmen horrek, Euskaltzaindiaren eta EKTren arteko loturak sortzea dau helburu, beti be euskerea eta euskal kulturea zabaltzeko asmoz.

Euskarazko Komunikazio Taldearen (EKT) eta Euskaltzaindiaren arteko lehenengo lankidetza-hitzarmena sinatuko dabe bihar, urriak 20, Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean. EKTren izenean, Joxean Lizarribarrek sinatuko dau eta, Euskaltzaindiarenean, barriz, Andres Urrutia euskaltzainburuak.

Hitzarmen horrek, Euskaltzaindiaren eta EKTren arteko loturak sortzea dau helburu, beti be euskerea eta euskal kulturea zabaltzeko asmoz, Akademiaren iturriek prentsa-ohar bidez jakinarazo dabenez.

Euskarazko Komunikazio Taldea SA (EKT) 2003an sortu zan, helburu nagusi bati erantzuteko asmoz: euskerazko komunikabideak sortu eta sustatzea. Besteak beste, Berria egunkaria eta tokian tokiko Hitza-k dira sortutako komunikabideak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu