Bizkaia Irratiak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe

Bizkaie! 2006-10-19 02:00   Euskerea berbagai

Euskaltzaindiaren egoitzan sinatu da Bizkaia Irratia eta Euskaltzaindiaren arteko lehenengo lankidetza-hitzarmena. Bizkaia Irratiaren izenean Dorleta Alberdi zuzendariak sinatuko dau eta, Euskaltzaindiarenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak.

Euskaltzaindiaren egoitzan sinatu da Bizkaia Irratia eta Euskaltzaindiaren arteko lehenengo lankidetza-hitzarmena. Bizkaia Irratiaren izenean Dorleta Alberdi zuzendariak sinatu dau eta, Euskaltzaindiarenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak.

Hitzarmenaren helburua Euskaltzaindiaren eta Bizkaia Irratiaren arteko loturak sortzea da. Holan ba, erakunde biek alkarlanean ekingo deutse euskerearen normalizazinoaren ganeko proiektuei.

Honeek dira hitzarmen horren zutabe nagusiak:

- Bizkaia Irratiak eta Euskaltzaindiak alkarri euren ikerketa-ondareak erabilteko aukerea emongo deutse eta, batez be, euren artxibategi, fonoteka eta bibliotekak erabilteko aukerea.

- Euskaltzaindiak erantzuna emongo deutse Bizkaia Irratiak egindako kontsultei, kontsultok euskal lexikoaren, gramatikearen, onomastikearen -batez be toponimia arloan-, ortografiaren eta, oro har, euskerearen araugintzako bestelako gaien ganekoak diranean.

- Irratigintzearen arloan alkarlana bultzatuko da eta baterako programak sustatuko dira, euskerazko normalizazinoaren eta normatibizazinoaren eremuan, euskerazko zabalkunde-lanak batera egiteko eta, holan, bi sinatzaileok euskerearen inguruan sortutako corpusa zabaltzeko.

- Bizkaia Irratiak eta Euskaltzaindiak alkarlanean egingo dabe lan, euren biblioteketako eta fonoteketako euskal agiriak sendotzeko; horretarako, euren argitalpen funtsetatik, lanak egingo ditue.

- Lankidetza politika bultzatuko dabe ikastaroak eta programak sortu eta egin daitezan, euskereari eta euskal kultureari jagokezan komunikabide eremuetan.

Urte biko iraupena izango dauen hitzarmen hau koordinetako, Bizkaia Irratiak eta Euskaltzaindiak Jarraipen Batzordea eratuko dabe eta bakotxak bina ordezkari izango ditu.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu