Iban Zalduak eta Xabier Olarrak irabazi ditue Euskadi Literatura Sariak
2006-10-20 02:00 sariak-autortzakIban Zalduak lortu dau Euskadi Literatura Saria euskerazko lanen atalean, ‘Etorkizuna’ obreari esker. Xabier Olarra izan da itzulpengintza ataleko irabazlea Raymond Queneauren ‘Exercise Style’ lanaren itzulpenagaitik. Sariak hilaren 28an banatuko dira Gasteizen.
Iban Zalduak lortu dau Euskadi Literatura Saria euskerazko lanen atalean, ‘Etorkizuna’ obreari esker. Xabier Olarra izan da itzulpengintza ataleko irabazlea Raymond Queneauren ‘Exercise Style’ lanaren itzulpenagaitik. Sariak hilaren 28an banatuko dira Gasteizen. Euskerazko 2005eko lanik onenaren Euskadi Sariak 18.000 euro esku-dirutan eta itzulpena egiteko 3.535 euro emongo ditu; euskerazko itzulpengintza sariak, barriz, 14.500 euro emongo ditu esku-dirutan.
Gurutz Larrañaga Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordeak, Beatriz Zabalondo euskerazko itzulpengintzako sariko epaimahaiburuak eta Maria Jose Olaziregi euskerazko lan onenaren sariko epaimahaiburuak jakinarazo ditue saridunen izenak, Donostian. Ekitaldian, irabazleak be egon dira.
Larrañagak azaldu dauenez, sarien helburua ‘aurreko urtean argitaraturiko kalidade handieneko literatur lanei eta hareen egileei merezidu dabena autortzea da, kultureari egiten deutsen ekarpenagaitik’.
Autoreen berbak
Zaldua eskertuta agertu da ez ebalako saria espero, batez be ‘ipuinaren generoa euskal literaturan baztertuta egon ez arren, literatura nagusiagoetan marjinauta egoten dalako’. 'Etorkizuna' obrea ‘ipuinak idazterakoan ikasi dodanaren eta ikasi behar dodanaren laburpena da' adierazo dau.
Bestalde, Olarrak azaldu dau ‘Estilo ariketak’ itzulpengintza lana Koldo Mitxelena Fundazinoaren agindua izan zala. Itzultzaile lanetan 20 urte baino gehiago daroazala eta ‘hasierako pausuak gatxak eta traketsak’ izan zirala gogoratu dau. Saritutako lanari jagokonez, ‘nahiko berezia’ dala esan dau eta ‘oso ezaguna’ dan idazkia dala pentsau arren, ‘merezidu dauena baino nahiko ahaztuagoa dan klasikoa’ dala nabarmendu dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!