Biluzik jatorku Kauta

Bizkaie! 2006-10-19 02:00   Musikea

Andoaineko taldeak bigarren diskoa atara dau ‘Biluzik’ izenburupean Oihuka disketxeagaz. Lehenengo diskoa, ‘Izan zaitez zu’, 2004ko urrian atara eben eta arrakasta itzela izan dau. Honezkero, taldea erreferentzia bihurtu da Euskal Herriko taldeen artean.

Andoaineko taldeak bigarren diskoa atara dau ‘Biluzik’ izenburupean Oihuka disketxeagaz. Lehenengo diskoa, ‘Izan zaitez zu’, 2004ko urrian atara eben eta arrakasta itzela izan dau. Honezkero, taldea erreferentzia bihurtu da Euskal Herriko taldeen artean.

Disketxeko arduradun Ritxi Aizpururen esanetan, diskoa hiru aldaketa nagusigaz dator. Batetik, Kauta laukote izatetik hirukote izatera pasau da (Mikel Moreno ahotsa eta gitarrea, Adrian Elustondo bajua eta Gorka Mendizabal bateria). Horrek ez dau eragin zuzenik izan diskoan eta grabazinoan baina bai taldeak emongo dituan kontzertuetan. Hirukoak beste era bateko antolamentua eukiko dau taula ganean. Bestetik, azken urtean Kauta ez da geldirik egon eta hausnarketa-prozesu sakona izan dau; lehenengo diskoa metaleroa bazan, orain metal ikutu txikiak baino ez daukaz. Dana dala, melodiaz eta lelo erakargarriz jazten ditu rock eta hard-core doinuak. Azkenik, abeslaria aitatu behar da, bera baita taldearen oinarria.

Abestien letren egileen artean taldekideak eurak, Asier Serrano (Suzko gauak) eta Joseba Sarrionaindia (Hnuy illa nyha majah yahoo poema liburutik ataratako berbak) dagoz, besteak beste.

Diskoa Garate estudioan grabau da 2006ko abuztuaren 7tik irailaren 7ra bitartean, Haritz Harreguy teknikariagaz. Argazkiak Galder Izagirrek egin ditu eta diseinuaz Juanma Aramendi arduratu da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu