'SARE 2006: Emakumeak bakeak eraikitzen' biltzarra aurkeztuko dabe
2006-10-17 02:00Donostiako Kursaal Jauregian urriaren 23an eta 24an ‘Emakumeak bakeak eraikitzen’ izenburupean egingo dan SARE 2006 Nazinoarteko Biltzarra aurkeztuko dabe Gasteizen.
Donostiako Kursaal Jauregian urriaren 23an eta 24an ‘Emakumeak bakeak eraikitzen’ izenburupean egingo dan SARE 2006 Nazinoarteko Biltzarra aurkeztuko dabe Gasteizen. Izaskun Moyua Emakundeko zuzendaria eta Arantza Madariaga Emakundeko idazkari nagusia arduratuko dira ekitaldiaz.
Biltzarraren helburua emakumeek bakegintza prozesuetan izan daben zeregina aztertzea izango da, ‘euskal emakumeek oraingo egoeran izan behar daben parte-hartze aktiboa bultzatzeko asmoz’ , Emakundeko iturriek azaldu dabenez.
Israel, Palestina, Kolonbia, Ipar Irlanda, Liberia, Argentina, Serbia eta Kosovoko adituak alkartuko dira Donostian euren herrialdeetako esperientzien ganean berba egiteko, Euskal Herrikoakaz batera.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!